Urte berriko bigarren hizkuntza izango da mankanyera, Iruran bizi den Jorge Naur Mango Barai guinea bissautarrak aurkeztuko diguna.
Guinea Bissauko hizkuntzarik nagusiena kriola da, jende guztiak erabiltzen du. Guinea Bissaun etnia ezberdin asko daude, eta bakoitzak bere hizkuntza du. Jorge Mangorena mankanyera da, hizkuntza zaharra, ahoz belaunaldiz belaunaldi pasatzen dena. Azken urteetan, Afrikako beste hizkuntza asko bezala, mankanyera ere geroz eta jende gutxiagok daki.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.