2021/02/05 - 2021/02/28 Astelehenetan itxita. Igande eta jaiegunetan goizez.
ERAKUSKETA
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?
Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu:
Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.
Hitz birziklatuak, Zirika.
Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.
Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau.
Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.