2021/02/17 19:00 - 20:30

ANTZERKIA

'Kutsidazu Bidea Ixabel' musikala

'Kutsidazu Bidea Ixabel' musikala
Principal antzokia, Gasteiz

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martin donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

  • Jatorrizko egilea: Joxean Sagastizabal.
  • Antzerkigintza: Aitziber Garmendia eta Patxi Barco.
  • Zuzendaria : Patxi Barco.
  • Zuzendari musikala: Joli Paskualena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide