Papera vs. Harria

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-05-02 09:00   Iritzia

 

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil



Papera ala harria? Erabakia zure esku dago.


Paper. Iz. Landare-zuntzezko orea hedatuz eta lehortuz egiten den materiala, orri oso meheen itxura ematen zaiona eta idazteko, inprimatzeko, biltzeko, etab. erabiltzen dena.


Ez dugu inoiz ikusi, ezta usaindu ere. Ez dugu sekula dastatu, ezta entzun ere. Ez dugu ukitu. Inoiz ez. Hala ere, gure helmuga bakarra bailitzan, bizi osoa igarotzen dugu bere bila, noiz topatuko dugun zain. Zain. Zoriontasuna lortu behar dugula irakatsi digute, bizitzan porrot egin ez dugunaren seinale balitz bezala. Zoriona bereganatu dugula pentsa genezake noizbait, abiadura bizian berriro esku artetik ihes egiten digun arte. Orduan, zentzugabeko bizitza batean preso gaudela senti dezakegu, zoriontasuna berriro ere noiz itzuliko den galdetuz. Nahi gabe, kontraesan-zurrunbilo izugarrian erortzen gara; zoriontasuna aurkitzen ibiltzeak ez baikaitu uzten zoriontsu izaten.

Dabilen auzo baten hiru perla

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-04-23 10:33   Iritzia

Koldo Alzola

Behin baino gehiagotan baliatu izan dut esparru hau Alde Zaharraren inguruko kezkak plazaratzeko eta auzuneko biztanleok egunero pairatzen dugun politikarien zein erakundeen arduragabekeria salatzeko. Baina oraingo honetan merezitako tarte bat eskaini behar diot gure auzoak dituen alde onen gorazarre egiteari. Oztopoak oztopo, Alde Zaharrean bizi garenok harro gaude gure auzoaz eta askok beste inon baino hemen bizitzeko hautu kontzientea egin dugu. Eta hori horrela bada, ez da, hain zuzen ere, erakundeek auzuneko eta auzotarron bizi-baldintzak hobetzeko ahalegin berezirik egin dutelako.

Antilopeok

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-04-08 09:31   Iritzia

David Mangana

 

Erraza da. Errazena. Erra...ezina.

Bizitzaren isilekoaren bila, bizitza erdia isilean joaten zaizu. Dena korapilatuz galtzen duzu haria, nahiz eta galderarik garrantzitsuenak beti hitz gutxirekin erantzuten direla jakin.

“Zer duzu nahi?”.

Hostoak, ahaztuak

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-04-01 02:00   Iritzia

David Mangana

 

Aitortzen dut. Ez naiz txukunena. Nahasten ditut paperak, jantziak, hitzorduak, ideiak...Ordenagailua lekutik mugitzean konturatu nintzen berriro. Teklatuaren gainean putz egin nuen eta, bat-batean, gela betilez beteta geratu zen. Pantailarako begirada galdu haiek guztiak, airean zintzilikatutako hostoak bezala. Trapua eskuan, hasi nintzen hizkiak garbitzen. Zenbat urte txukundu gabe! Eta garbiketaren bidez, apurka-apurka, ohartu nintzen; hau da, letra batzuk besteak baino zikinagoak zirela. H, Z, K...AHaZtuaK bataiatu nituen..

Beste buelta bat azkoinari II

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-03-21 09:36   Iritzia Koldo Alzola

Susmoa dut arinegi jokatu nuela aurreko batean izenburu hau erabili nuenean, izan ere, zorioneko herri honetan oker ibili ohi gara azkoinari azken buelta eman diotela uste dugunean. Beti etorri ohi da horren atzetik gure harritzeko gaitasuna gainditzen duen beste estualdi bat. Aurrekoan Zaharraz Harro jaien harira gertatutako barrabaskeriari erreferentzia egiteko baliatu nuen. Alde Zaharreko jai alternatiboen egitarau oparoaren barruan auzotar presoen familiekiko elkartasun kalejira antolatu zen.

Aurrekontuak eta zenbakien irakurketak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-03-14 09:31   Iritzia

Unai Villalba

Bestelako gaiak nituen buruan, baina aste honetan lehendakariak aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu duenez, ‘ezinbestekoa’ iruditu zait horietaz hitz egitea. Horixe esan du lehendakariak, bere diru-sarrera kalkuluak eta gastu proposamenak ‘ezinbestekoak’ direla, eta ‘ez dagoela beste alternatibarik’. Bizitza honetan beti dugu aukera desberdinen artean hautatzeko ahalmenik, ondorioak baino ez ditugu onartu behar. Baina zenbakiak hotzak dira gehienetan, eta beraz aurrekontuez hitz egiterakoan diskurtsoa garrantzitsua da, jada Benjamin Franklin-ek bere garaian esan zuen: ‘Nada hay inevitable excepto la muerte… y los impuestos’. Bueno, ez ditut errepikatu nahi egunkarietan ikusi ahal dituzuen zenbakiak, zenbat igo edo jaitsi diren sail bakoitzeko diruak, artikulu labur honetan deigarriak egin zaizkidan ideia batzuk baino ez ditut botako.

Urruma

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-03-11 08:46   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 


Ez nagusiek, ezta umeok ere ez genion zentzu hori emango (batzuek hainbesterako ez zela pentsatzen zutelako, besteok dena zehatz-mehatz ulertzeko oraindik txikiegi ginelako), baina bazuen erritual ukitu bat, nolabait. Urduri jartzen ginen gu, eta prest nagusiak. Bazegoen tentsio moduko zerbait, era berean  presente geundenok elkar lotzeko balio zuena; “komunitatea” edo, esango genuke orain, distantziarekin.

Maccabiri boikota eta apartheidaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-02-25 09:16   Iritzia

Koldo Alzola

Iragan igandean Israelgo Haaretz egunkariko kazetari batek, Gideon Levyk, honako hau adierazi zuen Jerusalemen egindako hitzaldi batean: «egunen batean Europako saski baloi federazioak Tel Aviveko Maccabiri betoa ezartzeko erabakia hartzen badu, Palestinako okupazioak ez du iraungo bost minutu ere».

Nekea

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-02-11 09:22   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Elurrak horixe du, beste gauza batzuen artean (hotza, eta abar): akoltxatu egiten dizkizula begirada, entzumena eta pertzepzioa. Irrealitatea eransten dio aurrean duzun guztiari, halako amets-azal bat edo. Gauza bera gertatzen da urpean sartzen duzunean zure burua. Nahi duzun denbora guztia pasako duzu esnorkel egiten, itsas-dortoken atzetik joango zara, ukituko duzu korala. Baina gauzak ez dira kanpoan bezian benetakoak.

Ahoa bete...

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-02-07 01:00   Iritzia

David Mangana

 

Ez ditut gogoratzen txikitako lotarako ipuinak. Bakarrik 'jesusito de mi vida, eres niño como yo' hura. Zer espero ahal dugu Peter Panen sindromeak jota dagoen haur amaigabe horrengandik?

Telebista itzali berria da eta hemen nago ni. 625 lerroko ispiluan ikusten dut neure burua, harrapatuta. Beldurraren beldur.

Burmuina beti huts.

Bzzzzz, bzzzzzzz, bzzzzz….

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-01-31 01:00   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

 

Gaueko hamarrak jota. Sukaldean zaude, afaria alferguraz prestatzen. Leihoa irekita dago, keak ito ez zaitzan. Eta tupustean, zurrumurru bat, barne-belarriraino sartzen den horietakoa. Bzzz bzzzz. Soinu gogaikarri hori ezaguna zaizu, bai! Lepoa itzuli eta hor dago, beltz eta lodi. Oso lodi. Euli madarikatua!! Ez da aurreneko aldia pare bat zentimetroko mamorro batek zure onetik atera zaituena!

Beste buelta bat azkoinari

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-01-21 09:46   Iritzia

Koldo Alzola


Zorioneko herri honetan zure harritzeko gaitasunak gainezka egin duela uste duzunean, beti gertatzen da ahoa bete hortz uzten zaituen beste bidegabekeriaren bat. Halaxe gertatu da azken aldian Gasteizko Alde Zaharrean, izan ere, hemen estatu errepresioaren azkoinari beste buelta bat eman diote auzoko festak Espainiako Auzitegi Nazionaleko jomugan jartzeko.

Los Angeles

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-01-14 09:00   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Urtebetea joan da. Memoriarena ikaragarria da: metraje osoa ematen dizu, oraindik, egun batzuetara; flashback eta flashforward-ak egiten hasten zara, nahigabe, sortutako hutsuneen gainetik, handik aste batzuetara; gaizki egindako trailer bat uzten dizu, bereizmen hobezineko fotogramak lainoarekin tartekatuta, hilabete batzuk pasa ondoren.

Iruzur baten kontura, lehen(tasunezko)ak azkenak ote?

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2013-01-07 09:20   Iritzia Xabier Rico Iturriotz

Kristok esan bazuen, “azkenak lehenak izango dira”, alderantzizkoa ere berdin-berdin esan omen zuen, “lehen(tasunezko)ak azkenak izango dira”. Diot nik. Oraingo gertaerek arrazoia emango diote, edo aipatuko dudan kasuan behingoagatik oker egongo da zorionez?

Iritsi da G eguna

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-12-27 01:00   Iritzia

Koldo Alzola

Andre batek ikaratuta hots egin du eta zuzenean sartu dute haren deia irratiko mikrofonoetan: «bortxaz atera gaituzte etxetik, autobus batean igoarazi eta kiroldegi batean sartu gaituzte. Sakelekoak ere kendu dizkigute. Nik lortu dut nirea ezkutatzea... inork ez daki zer demontre ari den gertatzen... Garoñan zerbait arraroa gertatu den zurrumurrua dabil, ezbeharren bat edo...».