Hasiera ona ote?

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-08-19 20:21   Iritzia

Koldo Alzola

 

Heldu da uda, eta epeltasunarekin batera auzo eta herrietako jaiak. Onerako edo txarrerako herri honetan festa herrikoiak elkartasunerako plataforma izan dira beti. Berezko ezaugarria dute.

Denbor-bor

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2012-08-16 02:00   Iritzia

David Mangana

 

Bakarrik nago. Gero eta bakartiago. Horregatik denbora gelditzen da gauero zeruaren erdian...Diotenez, tangoa dantzatzeko lehen besarkada mugimendurik garrantzitsuena da.

Kolore bizia

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2012-07-30 09:47   Iritzia

David Mangana

 

Ez da pentsatzen dugun bezala. Tradizioak, ohituraren indarrak errealitatea aldatzen du askotan. Ez da pentsatzen dugun bezala, hau da, kameleoiek ez dute azala moldatzen inguruan kamuflatzeko. Tenperatura edo egunaren ordua dira haien fisiologiarekin lotutako azalberritzeko arrazoi nagusiak. Aurkari ala bikote baten hurbiltasunak ere esnatzen du jauzi kromatikoa.

Autogestioa, goraka kotizatzen duen balioa

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-07-23 09:28   Iritzia

Koldo Alzola

 

Krisialdi garaiek murrizketak dakarzkigu eta murrizketetako kaltetuenak ahulenak izan ohi dira beti. Bankuak erreskatatzeko aurrekontuak ez daude kolokan; azpiegitura estrategikoei ere, Abiadura Handiko Trenari, kasu, ez diete sosik kenduko; eliza katolikoari bideratzen dioten diru mordoa ere ezin da ezbaian jarri.

Paseoa

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-07-19 09:46   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

 

Leku batzuek denboraren marka daukate itsatsita, agerikoa ez izan arren. Eremu batzuk ia derrigorrez eragiten digute atzera begira jartzea (beti ere, norbere galbahetik pasatzeak eragiten du hori, noski). Gaizka Amondarainek orain gutxi hemen bertan kontatutakoak, adibidez: orain ez da ezer, espaloi bat, belar zerrenda bat baizik; Boulevard-aren itzalpean, biribilgunea bi pausotara. Baina bertan akabatu zuten Lauaxeta.

Futbola ez, politika bai

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-06-25 10:56   Iritzia

Koldo Sagasti

 

Behingoagatik futbolaz arituko naiz. Edo hobeki esanda, futbola baliatuko dut futbola ez denaz aritzeko. Madarika nazatela horregatik kirol jarduera eta politika nahastu behar ez direla uste dutenek.

Muturrekoa (izatea) Espainiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-06-18 10:45   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Aste honetan zehar espainiar gobernuko klase politikoak esan dituenak entzunda, salbuespenak salbuespen, dena oso sinplea dela iriztera iristen gara. Manikeismoan erortzeko tentazioa, muturreko iritzi kontrastatu gabeak isurtzeko gogoa. Harrokeriak eta puztutasunak zerbait eragiten badio pertsonari (politiko horiek pertsona badira oraindik), gauzak bere osotasunean ikusi ezina da.

Erreskatea Espainian

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2012-06-13 12:54   Iritzia

Unai Villalba

Heldu da eguna. Hainbatetan entzun eta irakurritakoa, baieztatu eta ukatutakoa, azkenik bete da, Espainiako Erreinuan erreskatea (40.000-100.000 milioi tartean kokatu daitekeela esan digute). Batzuek teknikoki Espainiar Estatuaren erreskatea ez dela argudiatuko dute, banketxeena baizik.

Kanpotik berdea, barrutik beltza

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2012-05-24 12:54   Iritzia Koldo Alzola

 Zer dela eta zer dela, kanpotik berdea eta barrutik beltza dena? Ezetz asmatu. Emango dizut pista bat. Itxura berdez mozorrotu dute, baina azala baino ez diote aldatu, izan ere, berdea dela iragartzen digun logotipoagatik izango ez balitz, inork gutxik sumatuko luke hala dela. Plaza erdian paratutako eta pipiek jandako goroldiozko ikur erraldoia da haren kondizio berriaren adierazle bakarra.

Har dezan arnas

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2012-05-07 10:58   Iritzia Manex Agirre

@Manexagirre


 

Estreinekoa dut artikulu hau HIRINETen (askok beso-zabalik hartu dugun plataforma, portzierto… ongi etorri, bihotzez!); eta zin dagit, eskua biblia ez den beste edozein libururen gainean jarrita, saiatuko naizela euskararen normalizazioari, sustapenari, bultzadari… buruz ahalik eta gutxien idazten. Erredundantziak saihestu nahi ditudalako (seguru nago webgune honetan bertan beste zenbaitek nik baino hobeto idatziko dutela gaiaz), eta –kuntza, -kide eta –gintza atzizkiek gero eta urtikaria handiagoa eragiten didatelako.

Baina zergatik ari dira euskaraz?

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2012-04-30 10:09   Iritzia

Xabi Rico Iturriotz

 

Sarritan, horixe galdetzen diot nire buruari. Harritu bezainbeste poztu egiten naiz nire institutuko gaztetxo batzuk euskaraz euren artean ikusten ditudanean.

Oraindik inozoren batek pentsa lezake, D ereduan ikasita, 15-16 urteko ikasleen artean euskaraz aritzea logikoena dela. Baina egoera soziolinguistika apur bat aztertuta, edo, teoriatan jantzita egon gabe, eguneroko hizkuntza errealitateari erreparatuz gero erraz kontura gaitezke euskaraz ikasten duten gazteen artean erdaraz egitea dela arruntena eta euskaraz salbuespena.