Elefante bat aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-10-23 16:03   Iritzia

Koldo Alzola

Elefante bat dago gelan. Nabarmenegia da ez ohartzeko. Mundu guztiak ikusi du eta, hala ere, ez ikusiarena egiten du. Handiegia, kirastuegia, nazkagarriegia da ez konturatzeko; baina ez du inporta, gelakoek, pakidermoari ez axola, ezer gertatuko ez balitz bezala jarraitu dute, eguraldiaz hitz egiten. Horixe da normalizazioa: guztiz ezohikoa den egoera aparteko batean ezaxolarena egitea, normaltzat hartzea normala ez dena. Bart jandako onddoen eragina izango ote da? Neu izango ote naiz animalitzarra ikusi duen bakarra? Ez, aitor iezadazue, denok ikusi dugu ditxosozko elefantea.

Ania

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-10-16 11:06   Iritzia

Manex Agirre

Hiztegiak oro har, edo hiztegi batzuk behintzat, arma arriskutsuak direla ohartuta, kontu handiz, begiratu dut RAErenean azkenaldian bueltaka dabilkidan “Mortuorio”. Eta bai, badu adiera “arabar” bat.

Please make a mistake. Erradikalagoa izan.

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-10-14 09:36   Iritzia

Unai Villalba


Badira ia lau urte ez dudala telebistarik etxean, eta uste ondo joan zaidala, baina egia esan, orain bakarrik bizi naizela faltan botatzen hasia naiz. Noizbehinka teleberriren bat online ikusten dut ordenagailuan, baita lagunek pasatutako serie edo pelikularik. Hori bai, serieak ingelesez ikusten saiatzen naiz, entzumena praktikatuz, neure buruari denbora galtzen ez dudala pentsarazteko[1]. Bada, serie horietakoren kapitulu baten ildo nagusia hauxe zen: batzuetan akatsak egin behar ditugula bizitzan, agian inkluso aldez aurretik akats izango direla antzemanda ere, finean akatsa zirela onartzeko, eta behin onartuta, ondoren aurrera egin ahal izateko.

Edertasuna salgai

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-10-03 12:48   Iritzia Edertasuna-salgaiHaizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

Michelangeloren David ikusgarria oroitzen al duzu? Ez da ba, gaur egun, beste munduko ezer. Itxura fisikoaz ari naiz, eztabaidaezina baita autorearen zizelkatzeko trebezia. Azalaren kanpokoak barnean dagoenak baino garrantzi handiagoa hartu duen garai honetan, gorputzaren gurtza gero eta agerikoagoa da. Kirola egitea aukera ezagunetarikoa da ispiluan argalago, ederrago eta erakargarriago ikusteko geure burua.

Barruan daramazun txakurrari

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-09-30 09:10   Iritzia

bizikleta_alzolaKoldo Alzola

Iragan astean oporraldi luze batetik itzuli nintzen Gasteizera. Kalera bizikletaz ateratakoan segituan ohartu nintzen zerbait arraroa gertatua zela hiritar askoren aldartean. Espaloi zabal batean nindoan bi gurpilen gainean, 20 metrotik gorako zabalera duen espaloi batean (Europa jauregiaren parean zehatzago); eta nigandik bost bat metrotara zebilen oinezko bat, erretxinduta, builaka hasi zitzaidan, bizikletaren ordenantza berria argudiatuz, espaloi gainean debekatuta zegoela txirringaz ibiltzea.

Diada frikia

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-09-23 09:17   Iritzia Manex Agirre

Kalatanek egin dutena handia izan da. Iraila bera sorpresaz hasteko modukoa. Izaten baitugu, arranke egunotan, norbaitek atzetik bultza egiteko beharra, ondoren abiada hartu eta geure kabuz aurrera egiteko (ikasturteaz ari naiz, ez independentziarako bideaz... Horretarako apur bat itxaron beharko dugulakoan nago).

Loturarik ote?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-09-18 14:35   Iritzia

Unai Villalba


Aurreko astean Bizitze-Onaren (Andeetako Buen Vivir hura) inguruko mintegi batetako hiru gogoeta nahi ditut ekarri hona. (1) Garai paradoxikoak bizi ditugula: batetik urgentzia sentsazioa daukagu, zeozer berehala egin behar denaren ustea; bestetik, behar ditugun aldaketak sakonekoak eta epe luzekoak direla geroz eta nabarmenago dakusagu. (2) Eraldaketarako estrategiei dagokionez aniztasuna eta erdibideak zilegi dira: ez pragmatismo redukzionistaren alde, ez eta politika ezin orienta dezakeen holismo edo purismorik. (3) Andeetako mundu-ikuskera indigenatik abiatuta, sakratua denaz eta orekaz hitz eginez: ez badugu espirituala dena gure egunerokotasunean berreraikitzen, gure bizitza praktikoan egiazko aldaketarik sortzeko aukera gutxi izango ditugula.

Eskuak, skate

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-08-14 11:00   Iritzia

Patinatzaileak skatearen gainean ikusten ditudanean ezin diot eskuak begiratzeari utzi. Nahiz eta mugimendurik plastikoenak beste leku batzuetan egon, atzamarren hizkuntza horrek harrapatzen nau. Ikusezinaren bila doaz eskuak, oreka guztia haien muturretan egongo balitz bezala. Ixten dira. Irekitzen dira. Izozten dira gehienetan. Barruko hutsa, barruan ez daukatena menperatzen dute, egiten dutela jakin gabe.

Faltan direnak pedalkadaz gerturatzeko bidea

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-07-29 08:58   Iritzia

Koldo Alzola 

Abian da Xenderak egitasmoa, Iñaki Landa kazetariak hasitako bidai solidarioa. Gasteiztarraren elkartasun ibilbideak Fleuryko (Paris) eta A Lamako (Pontevedra) kartzelak lotuko ditu bizikletaz. 1700 kilometroko bidea lagunak gatibu dituen bi presondegien artean, ekimen xume bat astebururo milaka kilometro egin behar izaten dituzten senide eta lagunen balentriaren gainean arreta deitzeko.

Ardatza

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-07-22 09:10   Iritzia

Manex Agirre


Egoera horietako bat, ia-ia egunerokoa, batzuontzat behintzat. Kafea hartzen ari naiz, beste pertsona batzuekin: guztira bospasei lagun izango gara. Tertulian ari gara, mahai baten bueltan. Elkar ezagutzen dugu, baina ez dago lagun minekin eduki ohi den konfiantza girorik gure artean. Eta, garrantzitsua: elkarrizketa gaztelaniaz da. Ni bakarrik naiz euskal hiztuna, koadrila honetan.

Zerk errotzen gaitu toki baten?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-07-11 09:11   Iritzia

Unai Villalba

 

Gai garrantzitsuak periodikoetan azken egunotan, eta nik uda buruan. Lan erreformak eragindako lan hitzarmenen galera, soldaten jaitsiera orokorrak, Bárcenas eta PP-ren korrupzioa, Snowden, Egipto, Garoña, Trebiñu, Euskal Herriko prozesua, epaiketak eta politikak… Munduak aurrera darrai, batzuetan okerrera agian, eta ni geldirik, udako beroaren eraginez ezin mugi. Gai garrantzitsu horietaz idatzi beharko nuke oraingoan, zuek horietaz ere pentsatu, irakurri, idatzi, eta eragin, baina nik behintzat gaur gogorik ez. Nik udako nagia buruan. Zuek zer?

Esan gabeko hitzen kartzela

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-06-28 08:52   Iritzia

ESANtxikiHaizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

Esan sentitzen duzuna, pentsatzen duzuna,  gorroto duzuna, maite duzuna…. ESAN! OIHUKATU! Erosotasunak isiltasunaren amildegira eramaten gaitu. Isilik egon eta ni bakean utzi. Hori da askok jarraitzen duten lema. Bidegabekeria batean aurrean, isildu. Maite duzun horri tutik ere ez aitortu. Zure iritzia eta ustea giltzapean gorde. Irribarre egin eta isildu. Egia esan, buruhauste anitz aurreztu ditzakegu horrela, makina bat liskar eta hamaika desengainu. Halaber, isiltasunean bizitzearen erosotasun horrek ehunaka hitz uzten ditu galbidean, noraezean, ahanzturan…

Ditxosozko bataila

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-06-21 09:00   Iritzia ditxosozko-batailaKoldo Alzola 

Egunotan hedabide ofizialek behin eta berriz gogorarazi digute gasteiztarroi saihestezinezko zita bat daukagula Gasteizko Batailako bigarren mendeurrenaren ospakizunekin. Foru Aldundiko Kultura Sailak ere aurtengo aurrekontuetako zati handi bat efemeride horren gorazarrerako bideratu du, beste proiektu kultural askoren kalterako. Eta erakundeek zein erregimenaren prentsa kutunak gertaera hura goraipatzeko ahalegin berezia egiten badute ere, inork gutxik ulertzen du zer demontre ospatu behar dugun.

Meta

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-06-17 02:00   Iritzia meta-david-mangana

Laukiak betetzean bera izatea daukagu helburu; hau da, irabazle nagusia. Beste bizitza bat irudikatuz kinieletan nahiz loterietan -nahiz eta abarretan- jokatzen dugu, astez aste, urtebetetze eta gehien gustatzen zaizkigun zenbakiak mantra bihurtuta. Loteriakoek, loteria kudeatzen dutenek, berriz, gu gauzkate zenbaki piramidearen gailurretik. Gure zain daude, astez aste, apaizek fededunei itxaroten dieten bezala.

Subjektua, predikaturik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-06-13 09:18   Iritzia

Manex Agirre

 

Enpoderamendu, subjektu, hegemonia, artikulazio. Denboraren poderioz gero eta zarata gehiago duten hitzak, Iñigo Aranbarrik ematen zion zentzuan. Bestela, galdetu zuen buruari (eta hau esango dut zuen irakurle-tipologia zehazteko ausardiarekin) testu honen lehenengo lau hitzak irakurri eta ez dizuen halako asperdura bat eragin; zera bat... “Merezi ote hau irakurtzea jarraitzeak, berriro matraka berarekin.” edo “badator txotxolo lezio-emale hau” esateko gogo bat.