Hondakinen kudeaketa, Gasteizen bada zer hobeturik

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2013-06-03 09:13   Iritzia Xabier Rico

Dezente ari gara entzuten hondakinen inguruan Gipuzkoan dauden ikuspuntu kontrajarriak. Badakit gizakiok gure mundu hau konplexu egin dugula. Baina niretzat hondakinen gaian printzipio bat dago: Erantzukizuna gurekiko, gure inguruarekiko, gure ondorengoekiko eta naturarekiko. Beraz, ahal den neurrian, gure ingurua jaso dugun bezala utzi behar dugu. Naturarengandik badugu zer ikasia.

'Los Bicivoladores'

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-05-23 10:08   Iritzia

Koldo Alzola

Gogoan dut eskolan «Los Bicivoladores» izeneko filma jarri zigutenean. Pelikulan Nichole Kidman nerabea hiri txirrindulari gaztetxo talde bateko liderra zen. Bi gurpilen gainean ibiltzen ziren batetik bestera bidegabekeriak argitzen, eta hain trebeak ziren pedalei eragiten, ez zuten apenas lurra ukitzen, bizikletan hegan zebiltzala zirudien. Garai hartan, gutxi gora behera ekingo nion nik hirian zehar txirringaz ibiltzeari.

Energia: Kolapsoa edo trantsizioa? Teknikoa ala politizatua?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-05-20 09:48   Iritzia

Unai Villalba

Duela gutxi Gasteizko lau kolektibok (Desazkundea, Fracking ez Araba, Mugarik gabeko ingeniaritza, eta Bio-nekazaritza), gure eredu energetikoaren inguruko jardunaldi potoloak antolatu zituzten. Lau egunetan, 14 hizlari gonbidatuek eta gainerako parte-hartzaileek piztutako hausnarketa interesgarriak lerro gutxitan laburtzea ezinezkoa denez, utzidazue galdera batzuk baino ez ekartzea hona gaurkoan, garrantzitsuenak ez izan arren.

Baliabide energetikoekiko daukagun menpekotasuna dela, eta hauen agorpena datorrela, gauzak asko aldatu ezean sistemaren kolapsoa gainera datorkigula ulertu nuen momentu bat baino gehiagotan. Kolapsoa zehazki zer ote, eta hori noiz ailegatuko ez zitzaidan oso garbi geratu ordea, lau edo hamabost urte bitartean baino ez omen zaizkigu geratzen.

Oinez

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-05-13 09:03   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

“Trantsizioa” deitzen zaion garaian, eta baita diktaduraren azkenaldian ere, harrigarria da zenbateko indarra hartu zuten gurean mendirako joera zuten lagun talde eta abarrek. Mendira modu antolatuan joatea ez da kontu berria, baina bada aztertzeko modukoa haize berri bila zebiltzan hainbeste gazteren grina hori. Mendirako ibilaldia ez zen kirola egiteko bakarrik antolatzen: eremu kontrolatutik ihes egiteko modu bat ere bazen, aisialdi libertario baterako aukera ematen zuen.

Irakaslagunak

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-05-09 09:39   Iritzia

David Mangana

 

Korrika egitea gustatzen zait...kostatzen zaidan beste.

Lehenengo urratsetan zer ari naizen galdetzen diot neure buruari. Zein da ahalegin hori egiteko zergatia? Korrikaldiak berehala prestatzen du erantzuna. Hamar minutu pasa eta gero -hori ez da erregularra, gutxi gorabeherakoa baizik- gorputzean zehar iristen da. Bat-batean, pausoz pauso, mundua atzean uzten dudala hasten naiz sentitzen. Jendea, gauzak, betiko pentsamenduak...Kontu horiek guztiak ikus ditzaket horietatik zeharo at nagoen bitartean. Ez naiz ni. Ez naiz ezer. Gorputz bat besterik ez, huts gozo bat denboraren zama ahaztua. Bide erdian. Primeran ulertzen dut ez dagoela zer ulerturik, edozein nekeren sendabidea hurrengo urratsean ezkutatzen dela, korrika eginez ikasten dela korrika egiten.

Papera vs. Harria

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-05-02 09:00   Iritzia

 

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil



Papera ala harria? Erabakia zure esku dago.


Paper. Iz. Landare-zuntzezko orea hedatuz eta lehortuz egiten den materiala, orri oso meheen itxura ematen zaiona eta idazteko, inprimatzeko, biltzeko, etab. erabiltzen dena.


Ez dugu inoiz ikusi, ezta usaindu ere. Ez dugu sekula dastatu, ezta entzun ere. Ez dugu ukitu. Inoiz ez. Hala ere, gure helmuga bakarra bailitzan, bizi osoa igarotzen dugu bere bila, noiz topatuko dugun zain. Zain. Zoriontasuna lortu behar dugula irakatsi digute, bizitzan porrot egin ez dugunaren seinale balitz bezala. Zoriona bereganatu dugula pentsa genezake noizbait, abiadura bizian berriro esku artetik ihes egiten digun arte. Orduan, zentzugabeko bizitza batean preso gaudela senti dezakegu, zoriontasuna berriro ere noiz itzuliko den galdetuz. Nahi gabe, kontraesan-zurrunbilo izugarrian erortzen gara; zoriontasuna aurkitzen ibiltzeak ez baikaitu uzten zoriontsu izaten.

Dabilen auzo baten hiru perla

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-04-23 10:33   Iritzia

Koldo Alzola

Behin baino gehiagotan baliatu izan dut esparru hau Alde Zaharraren inguruko kezkak plazaratzeko eta auzuneko biztanleok egunero pairatzen dugun politikarien zein erakundeen arduragabekeria salatzeko. Baina oraingo honetan merezitako tarte bat eskaini behar diot gure auzoak dituen alde onen gorazarre egiteari. Oztopoak oztopo, Alde Zaharrean bizi garenok harro gaude gure auzoaz eta askok beste inon baino hemen bizitzeko hautu kontzientea egin dugu. Eta hori horrela bada, ez da, hain zuzen ere, erakundeek auzuneko eta auzotarron bizi-baldintzak hobetzeko ahalegin berezirik egin dutelako.

Antilopeok

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-04-08 09:31   Iritzia

David Mangana

 

Erraza da. Errazena. Erra...ezina.

Bizitzaren isilekoaren bila, bizitza erdia isilean joaten zaizu. Dena korapilatuz galtzen duzu haria, nahiz eta galderarik garrantzitsuenak beti hitz gutxirekin erantzuten direla jakin.

“Zer duzu nahi?”.

Hostoak, ahaztuak

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-04-01 02:00   Iritzia

David Mangana

 

Aitortzen dut. Ez naiz txukunena. Nahasten ditut paperak, jantziak, hitzorduak, ideiak...Ordenagailua lekutik mugitzean konturatu nintzen berriro. Teklatuaren gainean putz egin nuen eta, bat-batean, gela betilez beteta geratu zen. Pantailarako begirada galdu haiek guztiak, airean zintzilikatutako hostoak bezala. Trapua eskuan, hasi nintzen hizkiak garbitzen. Zenbat urte txukundu gabe! Eta garbiketaren bidez, apurka-apurka, ohartu nintzen; hau da, letra batzuk besteak baino zikinagoak zirela. H, Z, K...AHaZtuaK bataiatu nituen..

Beste buelta bat azkoinari II

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-03-21 09:36   Iritzia Koldo Alzola

Susmoa dut arinegi jokatu nuela aurreko batean izenburu hau erabili nuenean, izan ere, zorioneko herri honetan oker ibili ohi gara azkoinari azken buelta eman diotela uste dugunean. Beti etorri ohi da horren atzetik gure harritzeko gaitasuna gainditzen duen beste estualdi bat. Aurrekoan Zaharraz Harro jaien harira gertatutako barrabaskeriari erreferentzia egiteko baliatu nuen. Alde Zaharreko jai alternatiboen egitarau oparoaren barruan auzotar presoen familiekiko elkartasun kalejira antolatu zen.

Aurrekontuak eta zenbakien irakurketak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-03-14 09:31   Iritzia

Unai Villalba

Bestelako gaiak nituen buruan, baina aste honetan lehendakariak aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu duenez, ‘ezinbestekoa’ iruditu zait horietaz hitz egitea. Horixe esan du lehendakariak, bere diru-sarrera kalkuluak eta gastu proposamenak ‘ezinbestekoak’ direla, eta ‘ez dagoela beste alternatibarik’. Bizitza honetan beti dugu aukera desberdinen artean hautatzeko ahalmenik, ondorioak baino ez ditugu onartu behar. Baina zenbakiak hotzak dira gehienetan, eta beraz aurrekontuez hitz egiterakoan diskurtsoa garrantzitsua da, jada Benjamin Franklin-ek bere garaian esan zuen: ‘Nada hay inevitable excepto la muerte… y los impuestos’. Bueno, ez ditut errepikatu nahi egunkarietan ikusi ahal dituzuen zenbakiak, zenbat igo edo jaitsi diren sail bakoitzeko diruak, artikulu labur honetan deigarriak egin zaizkidan ideia batzuk baino ez ditut botako.

Urruma

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-03-11 08:46   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 


Ez nagusiek, ezta umeok ere ez genion zentzu hori emango (batzuek hainbesterako ez zela pentsatzen zutelako, besteok dena zehatz-mehatz ulertzeko oraindik txikiegi ginelako), baina bazuen erritual ukitu bat, nolabait. Urduri jartzen ginen gu, eta prest nagusiak. Bazegoen tentsio moduko zerbait, era berean  presente geundenok elkar lotzeko balio zuena; “komunitatea” edo, esango genuke orain, distantziarekin.

Maccabiri boikota eta apartheidaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-02-25 09:16   Iritzia

Koldo Alzola

Iragan igandean Israelgo Haaretz egunkariko kazetari batek, Gideon Levyk, honako hau adierazi zuen Jerusalemen egindako hitzaldi batean: «egunen batean Europako saski baloi federazioak Tel Aviveko Maccabiri betoa ezartzeko erabakia hartzen badu, Palestinako okupazioak ez du iraungo bost minutu ere».

Nekea

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-02-11 09:22   Iritzia

Manex Agirre

@manexagirre

 

Elurrak horixe du, beste gauza batzuen artean (hotza, eta abar): akoltxatu egiten dizkizula begirada, entzumena eta pertzepzioa. Irrealitatea eransten dio aurrean duzun guztiari, halako amets-azal bat edo. Gauza bera gertatzen da urpean sartzen duzunean zure burua. Nahi duzun denbora guztia pasako duzu esnorkel egiten, itsas-dortoken atzetik joango zara, ukituko duzu korala. Baina gauzak ez dira kanpoan bezian benetakoak.

Ahoa bete...

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-02-07 01:00   Iritzia

David Mangana

 

Ez ditut gogoratzen txikitako lotarako ipuinak. Bakarrik 'jesusito de mi vida, eres niño como yo' hura. Zer espero ahal dugu Peter Panen sindromeak jota dagoen haur amaigabe horrengandik?

Telebista itzali berria da eta hemen nago ni. 625 lerroko ispiluan ikusten dut neure burua, harrapatuta. Beldurraren beldur.

Burmuina beti huts.