Iritzia

Urrunetik

Aylan Kurdi, 2015eko irailean Mediterraneoan hildako ume siriarra. / Argazkia: CNS

"Gertuago egongo bagina, agian gure baitan sentimendu berri batzuk esnatuko lirateke. Baina hori ezin dugu onartu. Gure erosotasuna dago jokoan".

Ospitaleko aulki batean dago eserita behera begiratzen. Bere aurpegiak zoruko baldosetan duen islari erreparatzen dio. Ez daki zenbat denbora eramaten duen itxaroten. Berarentzat, mundua gelditu da.

"Mohamed, Aylan, Said... Adin guztietako pertsonak galdu dira itsasoan"

Dena azkar gertatu zen. Uretara erori aurretik, berarekin zeramala uste zuen, baina erreskate-ontzira igotzera joan zenean, ez zeukala konturatu zen. Oihu egin zuen. Negar egin zuen. Azkenean, sorosle batek aurkitu zuen eta oraindik bizirik zegoela esan zion, baina azkar lagundu behar zutela bizitza salbatzeko. Sei hilabete besterik ez ditu. Inork ez du hil egin behar adin horrekin. Medikua atera da ate zurietatik. Ezetza egiten dio buruarekin. Amak konortea galdu du zoru garbi horretan.

Mohamed, Aylan, Said... Adin guztietako pertsonak galdu dira itsasoan. Telebistatik ikusten dugu kazetariek informazio hori eman nahi digutenean. Pantailak laguntzen digu distantzia hartzen. Gertuago egongo bagina, agian gure baitan sentimendu berri batzuk esnatuko lirateke. Baina hori ezin dugu onartu. Gure erosotasuna dago jokoan.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide