Arabarrak, Korrikari heltzeko prest

Erredakzioa 2024ko ots. 29a, 21:00

Korrikaren Arabako aurkezpen soziala egin zuen atzo AEKk Montehermoso Jauregian, Kaitin Allendek eta Irati Andak gidatutako ekitaldi batekin. Ondoren, Ttipia tabernan jarraitu zuen festak, Azken Erromantikoak binilo jartzaileen eskutik.

Aurkezpen ospakizunean, euskalgintzako zein herri mugimenduko askotariko eragiletako ordezkariak bildu dira, bai eta Gasteizko Udalaren zein Arabako Foru Aldundiaren eledunak ere. Ekitaldian, AEKren Artezkaritza kide Aitziber Balantzategi Ibargoitiak eta 23. Korrikaren arduradun Ane Elordi Alburquerquek hartu zuten hitza.

Harro herri lelopean, martxoaren 14tik 24ra izango da aurtengo Korrika, Irunen hasi, Euskal Herria zeharkatu, eta Baionan amaituz. Hamaika egun horietan Korrikak 2.173 kilometro egingo ditu Euskal Herrian zehar; eta horietatik 261 kilometro gure lurraldean izango dira.

Euskararen aldeko korrikaldia martxoaren 18an sartuko da Araban, eta otsailaren 22tik martxoaren 20ra bitartean hamabost ekitaldi eskainiko ditu Gasteizko Korrika Kulturalak. Horietako bat izan da, hain zuzen ere, aurkezpen sozialerako ekitaldia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide