Gasteizko Txosnek eta ALEAk elkarlanean aritzeko asmoa berretsi dute

Erredakzioa 2022ko uzt. 21a, 13:30
Gasteizko Txosnetako eta ALEAko kideak txosnagunean.

Arabako ALEAk, bere ibilbidea hasi zuenetik, argi izan du lurraldeko eragile ezberdinen bozgorailu lana egiteko hedabidea izan nahi duela, irekia eta parte-hartzailea. 

Euskalgintzan zein beste arlo batzuetan aritzen diren eragileekin batera komunitatea eratu eta sinergiak bilatzeko pausuak ematen joan da azken ia zortzi urte hauetan.

Ildo horri jarraituz, Gasteizko Txosnekin elkarlana goraipatu eta harremana sendotzeko asmoa berrestu nahi izan dute bi aldeek. Modu horretan, elkartegintzan ari diren eragileei babesa adierazi nahi izan die ALEAk, egunerokoan egiten duten lana nabarmendu eta azken urteetan izandako harremanean sakontzeko pausuak ematen jarraitu nahi du. Hala, aurtengo Gasteizko jaietan ALEAk hartuko du Txosna eremuko babesletza nagusia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide