Azaroaren 15ean, ostirala, GALBAHE taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK), 19:00etatik aurrera. ALEAk IAKren laguntzarekin sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu ALEAkideen artean.
GALBAHE | Literatura eta musika uztartzen dituen proposamena dakarkigu Galbahe taldeak, Katamalo egitasmoari jarraiki, hain zuzen ere, proiektu hura, izen bereko poesia liburutik abiarazi zuten bihotz bakartien kluba literatur taldekoek.
2025ean orain arte publikatu duten disko bakarra grabatu zuten. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko izenburupean argitaratu zen, Galbahea poema liburuko hitzak musikatu dituzte, Koldo Izagirreren berbak dituen Wafa kantuaren salbuespenarekin. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!