Urriaren 16an, ostirala, LUMI taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK), 20:30etatik aurrera. ALEAk IAKren laguntzarekin sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu ALEAkideen artean.
LUMI | 2014an sortutako Lapurdiko bikotea da, Nahia Zubeldiaren ahotsa eta Manu Matthysen ekoizpen elektronikoa uztartzen dituena. Euskal folk kantuak eta elektronika esperimentala elkartuz, ahotsa eta makinak elkar elikatzen dituzten soinu berezia sortzen dute. Hainbat lan argitaratu eta nazioartean jardun ondoren, 2026an zuzenekoa errotik berritu dute Benny softwarea oinarri hartuta. Inprobisazioa, bideo proiekzioak eta argi diseinua uztartzen dituen formatu berriak emanaldi bakoitza une bakar eta errepikaezin bihurtzea du helburu.
INGUDEA SOINUAK ERREMENTARI KALETIK | Errementari kalean, non aspaldi burdinolak sua eta hotsa zabaldu zituzten, orain beste su bat piztuko da: musika eta euskararena. Gure kulturgunean, kontzertuen bidez, doinu zahar eta berriek elkar topatuko dute. [...]