Sei euskal musikari adindu horiek gitarra elektrikoak, pianoa eta bateria hartzea erabaki dute, haien musika eskaintzeko. Trebiñuko kontzertuan, Bakardadeak garaitu zituenak ikuskizuneko abestiak eta euren errepertorioko beste abesti berri batzuk eskaini dituzte, haien artean Artxibatutako urteak, sare sozialetan arrakastatsua bilakatu den abestia, eta jubilatuen ikur bihurtu dena. Aitona Zittalak Bandeko sei musikarien lana gozatu eta gero, herriko tabernetan jarraitu zuen giroak.
Kontzertua Korrika Kulturalaren azken emanaldia da apirilaren 6ra arte. Egun horretan, Argantzonen Korrika Txikia egingo dute, 17:30ean ikastolan, eta ondoren Diskorrika jaia antolatu dute. Goizaldean, berriz, Korrika Obekuritik sartuko da barrendegira, eta 36 kilometro egin ondoren, 06:39ean, Iruña Okan sartuko da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!