Bruselan korritu dute Trebiñuko Korrikaren kilometro bat

Erredakzioa 2022ko mar. 23a, 12:30

Bruselan ere Korrika antolatu dute aurten. Bertako euskaltzaleak joan den igandean, martxoaren 20an, jaialdia antolatu eta Trebiñun erositako kilometro bat korritu zuten Warandepark parkean.

Korrikak mundu osoko euskaltzaleak martxan jarri ohi ditu urtero, eta aurten ere Bruselako euskaldunek bat egin dute euskararen aldeko martxarekin. Horretarako, martxoaren 20an egitarau zabala antolatu zuten Belgikako hiriburuko Warandepark (Royal Park) parkean dagoen musika kioskoaren inguruan.

13:00etan elkartu ziren jaialdiari hasiera emateko, eta Korrikako petoak salgai izango zituzten bertan. Jarraian, 13:30ean, Arabako Trebiñu aldean erositako kilometroa korritu zuten. Ondoren, 14:00etan, pintxo-pote euskalduna egin zuten. Parkean lortutako diru guztia kilometroa ordaindu eta AEKri ordaintzeko bideratu dute.

Arratsaldean, 15:30ak aldera, Vlaams Huis tabernara mugitu ziren, bertan Korrika jaiarekin jarraitzeko.

IRUDIAK: Bruselako euskaldun talde bat.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide