Trebiñuko Korrikaren kilometro bat Bruselan korrituko dute

Erredakzioa 2022ko mar. 16a, 19:05

ALEAren kilometroa 21. Korrikan, Trebiñun. / ALEA

Bruselan ere Korrika antolatu dute aurten, eta inguruko euskaltzaleak gonbidatu dituzte martxoaren 20rako antolatu duten egitarau zabalean parte hartzera. Tartean, Trebiñun erositako kilometroa korrituko dute Warendepark parkean.

Korrikak mundu osoko euskaltzaleak martxan jarri ohi ditu urtero, eta aurten ere Bruselako euskaldunek bat egingo dute euskararen aldeko martxarekin. Horretarako, martxoaren 20an egitarau zabala antolatu dute Belgikako hiriburuko Warendepark (Royal Park) parkean dagoen musika kioskoaren inguruan, Brussel-Centraal tren geltokitik oinez bost bat minutura.

13:00etan elkartuko dira jaialdiari hasiera emateko, eta Korrikako petoak salgai izango dituzte bertan. Jarraian, 13:30ean, Arabako Trebiñu aldean erositako kilometroa korrituko dute. Ondoren, 14:00etan, pintxo-pote euskalduna egingo dute. Parkean lortutako diru guztia kilometroa ordaindu eta AEKri ordaintzeko bideratuko dute.

Arratsaldean, 15:30ak aldera, Vlaams Huis tabernara (Druperstraat, 20; Royal Parketik 10 minutu ingurura) mugituko dira, bertan Korrika jaiarekin jarraitzeko.

Gainera, galderak eta zalantzak argitzeko edo laguntzaile izan duten lagunentzako, harremanetarako hiru kontaktu eskaini dituzte:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!