Horrez gain, martxoan eta apirilean zehar bestelako ekitaldiak izango dituzte Trebiñun, Korrika Kulturalaren barruan: martxoaren 12an, eRRe antzezlana izango dute, 18:00etan Trebiñuko Ihuda-Ibaia areto nagusian; hilaren 20an, Gag Street Boys antzezlanaren txanda izango da, 13:00etan Albainako frontoian; 27an, berriz, Aitona Zittalak Bandaren emanaldia izango dute, 13:00etan Ihuda-Ibaia aretoan; azkenik, apirilaren 6an, Korrika Txikia egingo dute Argantzongo ikastolan, 17:30etik 18:30era.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!