Pasa den astean, Kilimak gurasoen elkarteak salatu zuen Barrundiako Eskola Txikian Lehen Hezkuntzako sei haur onartzeari ateak itxi dizkiola Eusko Jaurlaritzak. Matrikulatutako ikasle guztiak onartzea eskatu eta proposamen zehatz bat helarazi diote Hezkuntza Sailari.
Aste honetan mobilizazioekin jarraituko dute, eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin biltzeko asmoa dute. Besteak beste, Porrotx pailazoak, Bernardo Atxaga idazleak, Iñaki Ortiz de Villalba abeslariak eta Aritz Egea edo Aitziber Ibarbia mendi lasterkariek elkartasun mezuak helarazi diete eskolari, umeei eta familiari, Kilimak gurasoen elkartearen sare sozialen bitartez:
Haurren beharrak eta eskubideak kontu eta kalkulo ekonomiko eta politikoen aurretik #Barrundia #eskolatxikia denontzat. Eskerrik asko Porrotx pic.twitter.com/uASEr46A3A
— Kilimak IGE-AMPA (@Kilimak_igeampa) June 5, 2020
Aitziber ibarbia, mendi lasterkaria ????????♀️, hainbat urteetan lehenengo 10ren artean sailkatu da munduko kopan, 8000ko bat igo du. Zizurkildarrak, ama da eta bere seme-alabak zizurkilgo #eskolatxikian ditu. Erabat ados zurekin!???????? Mila esker ???????? pic.twitter.com/k4KGE73dsM
— Kilimak IGE-AMPA (@Kilimak_igeampa) June 6, 2020
#Barrundian, Ezkion bezala, #eskolatxikia denontzat, baita lehen hezkuntza ere. Aritz Egea, Salomón taldean mendi lasterkaria gurekin.Eskerrik asko familia. #eskolatxikia bizirik ???????????? pic.twitter.com/NCYDNiMjLC
— Kilimak IGE-AMPA (@Kilimak_igeampa) June 7, 2020
Barrundian #eskolatxikia denontzat, baita lehen hezkuntza ere. Bernardo Atxagak babesten gaitu. ????????????Eskerrik asko Bernardo. @c_uriartetoledo @eugenioaraba zergatik ez duzue gurekin hitz egin nahi?????♂️????♂️ pic.twitter.com/zYAm79AFsa
— Kilimak IGE-AMPA (@Kilimak_igeampa) June 8, 2020
Barrundian musika ????????eta eritmo ????onarekin, denontzako #eskolatxikia rekin amesten jarraitzen dugu, bai haur hezkuntzan, baita lehen hezkuntzan ere. Inor atzean utzi gabe, @c_uriartetoledo esan zuen bezala. Ba al dago zeozer herri batentzat bertako umeen zoriontasuna baino????????? pic.twitter.com/P8sxl2yD1I
— Kilimak IGE-AMPA (@Kilimak_igeampa) June 9, 2020
Kultura eta artearekin lotutako jendea
— Kilimak IGE-AMPA (@Kilimak_igeampa) June 10, 2020
Barrundia #eskolatxikia rekin.
Mila esker denoi zuen hitzengatik???????? pic.twitter.com/OJbhuolRi2
"Bi urtez Barrundian eskola publiko bat irekitzeko lanean aritu ondoren, prozesuaren azken fasean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ateak itxi dizkio Lehen Hezkuntzako sei haur onartzeari, nahiz eta aurretik matrikularen eskaera eginda izan", salatu du Kilimak gurasoen elkarteak Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean egindako azken elkarretaratzean.
Azaldu dutenez, maiatzaren 28an, jakinarazi zieten Haur Hezkuntzako 15 haurrak onartu zituztela, baina ez, ordea, Lehen Hezkuntzako beste 6 haurrak: "Erabaki horri buruz ez zaigu inolako justifikaziorik eman, eta babesik gabe sentitzen gara", deitoratu dute. Hasiera batean, irailean 21 umerekin hasi behar zuen Eskola Txikiak ikasturte berria.
Barrundiako Udalak Hezkuntza Saileko Ikastetxeen Zuzendaritzarekin izan dituen idatzizko elkarrizketa eta komunikazio ez-ofizialetatik, arrazoia Haur Hezkuntzako umeen kopurua dela ondorioztatzen dute gurasoek. Izan ere, 21/2009 Dekretuan oinarrituta, ziklo horretarako bi gela izatea eskatuko luke Eusko Jaurlaritzak.
Etorkizuneko eskola birgaitzeko proiektuak bi gela ditu. Hasieran, Haur Hezkuntzako bat eta Lehen Hezkuntzako beste bat izango zituen, baina, modu honetan, bi gelak soilik Haur Hezkuntzara bideratzea erabaki du Hezkuntza Sailak. Lehen Hezkuntzako sei umeak beste herri batera joan beharko dira, oraingoz.
Gurasoen proposamena: hiru gela
Udalak eta Kilimak gurasoen elkarteak proposamen bat egin dute, 64 metro koadroko gela handiena 34 eta 30 metro koadroko bi gelatan banatzea. Horrela araudia beteko litzateke, Haur Hezkuntzako bi taldeak hartu ahal izateko, eta Lehen Hezkuntzako hirugarren gela bat libre gera dadin.
"Proposamen horretatik ez dugu erantzunik jaso", deitoratu dute gurasoek. Gainera, behin betiko matrikulazio-prozesua oraindik amaitu ez dela ohartarazi dute: baliteke Haur Hezkuntzako bi gela sortzeko behar adina ikasle ez egotea, eta, kasu honetan, gela bat hutsik geratuko litzateke.
Azalpenak ematea, proposamena baloratzea eta aurrez matrikulatutako ikasle guztiak onartzea eskatzeko mobilizatu dira gurasoak Arabako Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean.