Aitor Zelaia eta Galder Barbado atxilotu ditu Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzarekin, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsitako lau urteko kartzela zigorra betearazteko.
17:00ak aldera, bi gazteak Gasteizko Gobernu Militarreko balkoian agertu dira, kamiseta urdinez jantzitako dozenaka gaztek babestuta. Ordu eta erdi inguru eman dute bertan, eta Ertzaintzak eraikina inguratu du, Leizaola plazan gero eta jende gehiago babesa ematera hurbiltzen zen bitartean. Azkenean, ertzain talde bat sartu da eraikinera; gazteak atxilo eraman dituzte eta garajetik atera auto kamuflatu zuri batean. Une honetan, Zaballako espetxean daude jada.
2021ean zigortu zituzten Auzitegi Nazionalean, "helburu terroristekin armak eta lehergaiak gordetzea" egotzita, 2018an Dura herrian agertutako bidoi batekin ustez zerikusia izateagatik. Orduz geroztik, bi urtez izan dira Auzitegi Gorenaren behin betiko erabakiaren zain; maiatzean, epaitegi horrek zigorra berretsi zuen, eta ondoren espetxeratzeko aginduaren zain izan dira beste hainbat hilabetez.
Bideoa: ANkerkeriari STOP
Ordu erdiko atzerapenarekin, 19:00etan Artium Museotik abiatu da ANkerkeriari Stop plataformak bi gazteen askatasunaren alde Euskal Herriak aurrera! lelopean deitutako manifestazio nazionala. Milaka pertsona bildu dira mobilizazioan eta amaierako ekitaldian; besteak beste, Zelaiak eta Barbadok bertan bildutako jendeari zuzendutako bideo bat proiektatu dute.
Argazki galeria
"Elkartasunaren garrantzia"
Atxiloketaren ostean eta ekitaldian ere, Maddalen Muguruza eta Miren Lapitz ANkerkeriari Stop plataformako bozeramaileek hartu dute hitza: "Lehenik eta behin gure besarkadarik handiena bidali nahi diegu Aitor eta Galderri", adierazi dute. "Lau urteko prozesuaren eta itxaronaldiaren ondoren, Aitor eta Galder atxilotuak izan dira. Argi daukagu, aurretik idatzita zegoen gidoi bat jarraitzen duela honek guztiak. Auzitegi Nazionalaren iritziz, euskal militante oro erruduna da, eta militantzia hori zigortzeko bere eskura dituen tresna guztiak erabiltzen ditu".
"Neurrigabekeria honen aurrean, haien askatasuna aldarrikatzen dugu, eta elkartasunaren garrantzia azpimarratzeko elkartu gara gaur Gasteizen. Euskal Herrian horrelako ankerkeriak berriro gerta ez daitezen agertoki baterantz aurrera egiteko", aldarrikatu dute. "Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu euskal jendarteari, berriz ere injustizia eta ankerkeria ororen gainetik elkartasun uholde bat sortzeagatik. Elkartasuna eta borroka baitira Euskal Herriaren motore aurrera egiteko".
JARRAIPENA
🔴 [AZKEN ORDUKOA] Aitor Zelaia eta Galder Barbado agertu dira Gasteizen. Ertzaintza eta Udaltzaingoa iritsi berri dira bi gazteak atxilotzera https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/GZTVLmK2gy
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Gasteizko Gobernu Militarrean agertu dira Aitor Zelaia eta Galder Barbado, espetxeratzeko aginduak ezarritako borondatezko epea gaindituta https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/nZMA4UhW2L
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Ertzaintzak Gobernu Militarra inguratu du, eta aurrean kamiseta urdinez jantzitako jende andana bildu da bi gazte arabarrei babesa emateko https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/TH9uUalLcq
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Une honetan 30 bat ertzain daude inguruan. Zelaia eta Barbado atxilotzeko mugimenduak hasi dira https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/icDQXl3SDV
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Momentuz Ertzaintzak ez du atxiloketarik gauzatu. Gobernu Militarra ertzainez inguratuta dago, eta gero eta jende gehiago biltzen ari da Leizaola plazan https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/UtyUMfCX7w
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Zelaia eta Barbado Gobernu Militarreko balkoian daude oraindik. 18:30ean hastekoa zen manifestazio nazionala atzeratuko dela iragarri du @ANkerkeriaSTOP plataformak https://t.co/G8DXZ5uem4
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Ertzain talde bat Gobernu Militarrera sartu berri da. Momentu batetik bestera atxilotuko dituzte Zelaia eta Barbado https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/XF5J2HnoIq
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Ertzaintza Gobernu Militarreko balkoira iritsi da Aitor Zelaia eta Galder Barbado atxilotzera https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/x5TfeReYNy
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Gobernu Militarreko eraikinetik atera eta Ertzaintzaren furgoneta batean eraman dituzte Zelaia eta Barbado. @ANkerkeriaSTOP plataformak jakinarazi du manifestazioa 19:00etan hasiko dela Artium Museotik https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/4Cfxf4aUjK
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Maddalen Muguruza @ANkerkeriaSTOP plataformako bozeramailearen adierazpenak, atxiloketaren ostean eta manifestazioaren aurretik https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/yjDgc7AkGj
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Abiatu da Artium Museotik Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen kontra @ANkerkeriaSTOP plataformak #EuskalHerriakAurrera lelopean deitutako manifestazioa https://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/JxwQYLzXCO
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023
🔴 Milaka pertsona bildu dira Gasteizen, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurkako manifestazioanhttps://t.co/G8DXZ5uem4 pic.twitter.com/2qBORipEdd
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) September 30, 2023