Zortzi hilabete baino gehiago dira dagoeneko Lokarri Kirola martxan jarri zenetik. Martxoan, berriz, ALEAk eta Lokarrik Arabako kirolariak ezagutzera emateko proiektua abiatu genuen elkarlanean.
Ibilbide hori ospatzeko asmoz, Lokarrik ALEArekin duen harremana sendotu eta ALEAkide bilakatu da. Lokarri Kirolaren komunitateko atalean, elkarlanetik sortutako elkarrizketa guztiak eta kirolaren zein osasunaren inguruko dibulgaziorako txokoa aurkituko duzue.
Ongi etorri ALEAra, Lokarri!
Zure taldea ere ALEAkide izatea nahi duzu? Informazio gehiago hemen.