Argazkiak: sindikatuak, alderdiak eta PHOT.OK
Urtero bezala, ostiral honetan, martxoaren 3an, Gasteizko herriak egun osoan zehar gogoratuko ditu 1976an Zaramagako San Frantzisko elizan asanblada batean parte hartzen ari ziren eta Espainiako Polizia Armatuak hil zituen Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda langileak, baita egun batzuk geroago Basaurin eta Tarragonan hildako Juan Gabriel Rodrigo eta Vicente Anton ere.
Maiatzean ospatuko diren udal eta foru hauteskundeek markatu dute 47. urteurrena, sindikatu, alderdi eta erakundeetako ordezkaritza zabalarekin: LAB, ELA, ESK, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuak; EH Bildu, Kontseilu Sozialista, Podemos, PSE, EAJ eta, lehen aldiz, PP; baita Eusko Jaurlaritzako, Aldundiko eta Gasteizko Udaleko ordezkariak ere.
Horrez gain, talde politiko guztiek onartu dute Gasteizko Udalak Martxoak 3 Memoria Gunea Fundazioan parte hartzea, Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiarekin eta Gasteizko Elizbarrutiarekin batera; horretarako, 10.000 euroko ekarpena egingo du hasierako eratze zuzkidura gisa.
Arratsaldean, berriz, Martxoak 3 biktimen elkarteak eta ELA, LAB, ESK, STEILAS sindikatuek osatutako euskal gehiengo sindikalak izango dute protagonismoa: 18:00etan Martxoak 3 plazan izango da omenaldia, 18:30ean manifestazioa abiatuko da, eta ekitaldian, besteak beste, Miren Narbaiza MICE musikariak Sugeak gara abestia aurkeztuko du.
Beste ekimen batzuk
MARTXOAK 3, ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen! Oroimena, egia eta justizia.#Martxoak3 #M3moria #3deMarzo pic.twitter.com/Q4rbUXLrnw
— Iraultza 1921 (@Iraultza1921) March 3, 2023
M3🌹
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) March 3, 2023
Orain dela 47 urte Gasteizko langileria bizi baldintza duinak borrokatzeko antolatu zen.
Honen aurreran, Kapitalaren eta Estatuaren errepresioa jasan zuten 5 langile hil eta ehundaka zauritu eraginez. Baina borrokarako grina ez da inoiz eten!
Gora Martxoaren 3a! pic.twitter.com/5JRC7FuLJ6