Gasteiz txiki utzi du Korrika Txikiak

Erredakzioa 2022ko api. 7a, 21:00

Gasteizko 33 ikastetxek parte hartu dute gaurko Korrika Txikian. Guztira, 12 kilometro inguruko ibilbidea egin dute Zabalgana hiribidetik Plaza Berriraino, 15:00etatik aurrera.

Korrikaren ibilbide ofizialaz batera, Arabako hiriburuko txikienek ere hitzordu propioa izan dute gaur, Korrika Txikiarekin.

Gasteizko 33 ikastetxek parte hartu dute, ibilbidea 12 kilometrokoa izan da, 15:00etan abiatu da Zabalgana hiribidetik, eta Plaza Berrira iritsi da 16:30ean. Bi puntu horien artean, Ariznabarra, San Martin, Txagorritxu, Lakua, Pilar, Zaramaga, Aranbizkarra eta Santa Luzia auzoetatik igaro dira umeak.

"Txikien Korrika handi bihurtu da. Urtetik urtera metroak gehitu behar izan dizkiogu ikastetxe guztiek parte hartzeko aukera izan dezagun", azaldu dute.

Ikastetxeek honako orden honetan egin dute korrika:

  1. Armentia
  2. Mariturri
  3. Zabalgana
  4. Aldaialde
  5. Abendaño
  6. Sansomendi
  7. Barrutia
  8. Toki Eder
  9. Gorbeialde
  10. Ibaiondo
  11. Lakuabizkarra
  12. Umandi
  13. Aita Orbiso
  14. San Viator
  15. Luis Elejalde
  16. Luis Dorao
  17. Marianistas
  18. Santa Maria de Vitoria
  19. Urkide
  20. Landazuri
  21. Ramon Bajo
  22. Odon de Apraiz
  23. Samaniego
  24. Lopez de Guereñu
  25. Errekabarri
  26. Aranbizkarra
  27. Arantzabela
  28. Salburua
  29. Angel Ganivet
  30. Calasanz
  31. Adurtza
  32. Olabide
  33. Miguel de Cervantes

Ariznabarra auzoko Miguel de Cervantes eskola publikoa azkena izan da lekukoa hartzen, eta mezua irakurri du, Plaza Berrian. Izan ere, ikastetxea bere 50. urteurrena ospatzen ari da, eta, gainera, maila guztietan D eredua ezarri dutela ospatu dute horrela.

Eskolako gazteek Gasteiz osora zabaldu dute beraien indarra eta euskaraz hitzekiteko deia. Gainera, aurtengo edizioan bi aurkezle berezi izan dituzte: Ane Gebarak eta Aitor Vinagretek gidatu dute arratsaldeko saioa. Mezua irakurri ostean, jaialdi bat egin dute Plaza Berrian bertan, euskal musika eta zunba dantzarekin, Sumendi Espazioko Zunba Herrikoiaren eskutik.

Irudiak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago