2.000 bisitari inguru izan ditu Oporklik! erakusketak

Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 10:51

Urriaren 27tik azaroaren 14ra bitartean ikusgai izan da Oporklik! erakusketa. / ALEA

Igande honetan, azaroaren 14an, Oporklik! erakusketa amaitu da. Azken asteetan, ia 2.000 lagun hurbildu dira Oihaneder Euskararen Etxera, udako argazki-hizki lehiaketak utzitako lan guztiak ikusteko.

Urriaren 27tik azaroaren 14ra bitartean, 1.949 bisitari gerturatu dira Oporklik! udako argazki-hizki lehiaketa borobiltzeko Oihaneder Euskararen Etxeak, Gauekoak programak eta ALEAk elkarlanean antolatutako erakusketara. Argazki sarituez gain, gainerako lanak ere ikusi ahal izan dira pantaila digitaletan, Oihaneder Euskararen Etxea - Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan.

Oporklik! udako argazki-hizki lehiaketak zazpi irabazle utzi ditu aurten: Estibaliz Aguirre Lopez de Munain, Pero Lope, Iñaki Sanchez Ciarrusta, Maria Furundarena, Iñaki Diez Ozaeta, Mitxel Elortza eta Jitka Raskova.

Udan zehar egindako bidaiak zein bizitako esperientziak argazkien eta hitzen bidez kontatzea izan du oinarri Oporklik! udako argazki lehiaketak. Irailaren 15era bitartean, proposatutako lau kategorietan, 84 lan jaso zituen lehiaketak: 26 gazteei zuzendutako bi ataletan eta 58 helduentzako bi kategorietan.

Azken aste hauetan zehar erakusketa ikustera hurbildu diren lagun guztiek zozketa batean parte hartzeko aukera izan dute, ehun batek eman dute izena, eta laster iragarriko den irabazleak sari eder bat eramango du: La Leze kobazuloko jaitsiera bi lagunentzat (Inguru Abenturak gidatuta) eta lau lagunentzako bisita eta ardo dastaketa Candido Besa upategian.

Erakusketaren inaugurazioa

 


Lan guztiak eta sailkapena

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago