Parte-hartzea irekita egongo da uztailaren 15etik irailaren 15era, biak barne.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek kontuan izan beharko dute adinaren arabera banatuko direla kategoria ezberdinak: 16-30 urte bitartekoak alde batetik, eta 30 urte baino gehiagokoak bestetik.
Horretaz gain, adin tarte bakoitzean parte hartzeko bi modalitate daude: euskarazko izenburua izango duen argazki bakarra aurkeztuz edo bost argazki igoz euskarazko azalpen testu batekin.
Lehiaketan parte hartzeko dauden era desberdinak kontuan izanda, aukeratu zure modalitatea eta orrialde bakoitzean aurkituko dituzu parte hartzeko osatu beharko dituzun galdetegiak: