2016ko Andre Maria Zuriaren jaietan 350 hamar ekitaldik beteko dituzte Gasteizko kaleak eta plazak, eta horietan bertako artista ugarik hartuko dute parte askotariko programazioan.
Jaiei abuztuaren 2an emango zaie hasiera, egun horretan, Karmele Jaio idazle gasteiztarrak pregoia irakurriko du. Abuztuaren 4an, beti bezala, txupinazoak emango die hasiera ofiziala eta hortik abuztuaren 9ra bitartean, gai giroan murgilduko dira gasteiztarrak. Beti bezala, Foru plazako kontzertu handiak, Mendizabaletik jaurtiko diren su artifizialak, Umore Txokoa eta Matxete plazako emanaldiak izango dira, besteak beste. Alde Zaharreko plaza honetan, hain zuzen ere, eta azken bost urteetan bezala, GEU elkarteak kudeatzen duen GEUtxosna egongo da kokatuta eta uztailaren 30ean hasiko den programa antolatu dute GEU elkartearen lagunek.
Egitarau osoa: Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak 2016
KONTZERTUAK
Foru plazan
Abuztuaren 4a: Izal
Abuztuaren 5a: Dvicio
Abuztuaren 6a: Esne Beltza
Abuztuaren 7a: Reincidentes
Abuztuaren 8a: Celtas Cortos
Matxete plazan
Uztailaren 30a: Kodigo Norte, Nizuri Tazuneri, Revolutionary Brothers
Abuztuaren 5a: Izaki Gardenak
Abuztuaren 6a: Gontzal Mendibil
Abuztuaren 7a: Sorkun
Abuztuaren 8a: Skakeitan
Gasteizko txosnetan
Abuztuaren 4a: The Capaces, La Gran Pegatina, Itaca Band
Abuztuaren 5a: Tajon Prieto, Akerbeltz, DJ Elepunto
Abuztuaren 6a: Eskean Kristo, En Tol Sarmiento, Bitsa jaia
Abuztuaren 7a: Niña Coyote y Chico Tornado, LDS, Green Valley, DJ Loro eta Selektah Stepi
Abuztuaren 8a: Montauk, Caspula, Willis Drummond, Dj Rockakolo
Abuztuaren 9an: Zoo, Las Tea Party