Gasteizko Jaiak 2016

"Hitz gordinak eta bisuteria gabekoak nahi nituzke idatzi"

A. Amenabar / S. Fdz. de Aranguiz 2016ko uzt. 1a, 17:18

Narratibatik poesiara bidea egin du Karmele Jaiok Orain hilak ditugu lanean, heriotzera gerturatuta bizitzaz hitz egiteko. Bizitza eta elkarbizitza, hain zuzen, aldarri izango ditu Gasteizko jaietako pregoian ere.

Orain balkoiko geranioak hil zaizkigu, eta zakarrontzira bota ditugu, lorontzi eta guzti. Ingurukoak hiltzen hasten diren garaia izan du helduleku Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) Orain hilak ditugu lanean. Hainbat ipuin liburu eta nobelaren ondoren, poesiaren bitartez, haren barrenean "inoiz baino gehiago" arakatu eta bizitzako etapa horri baikortasunez begiratu dio.  

 

'Orain hilak ditugu'. Tituluak berak hotzikara ematen du. 

Bai, batzuk berehala beldurtzen dira heriotza agertzen denean. Baina, oraingo honetan, hilak bizitzaren une bat adierazteko agertzen dira. Momentu batean hilak izaten hasten zara inguruan eta, horregatik, bada adin batetik, garai batetik, bizitzaren momentu batetik egindako begirada. Heriotza aipatzen du liburuak baina nire helburua bizirik gaudenei buruz hitz egitea da, bizitzari buruz. 

Heriotzarekin bizitzen ikasten al da? 

Uste dut ez dugula inoiz ikasten, baina "hilak ditudanetik" hobeto. Eta konturatu naiz heriotza agertzen denean poemetan, oraindik, pauso bat atzera ematen duela jendeak; ez dugu hortaz pentsatu nahi. Nik ez dut esaten uneoro pentsatu behar dugunik, baina uste dut heriotza kontuan hartuta bizitzea hobeto bizitzeko modu bat ere badela; hobeto baloratuko duzu daukazuna, konturatuko zara ez dagoela ezer geratzen dena, dena badoala eta gauza txikiekin haserretzeak ez duela merezi.

Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 67. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago