Gasteizko Jaiak 2016

Zeledonen jaitsiera balkonadatik ikusteko 100 gonbidapen zozkatuko dituzte

Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 10:46

Hilaren 18ra arte egongo da zabalik izena-emateko epea.

Balkoitik Zeledonen jaitsieran parte hartu nahi duten pertsonek eman dezakete izena, gaurtik hasita hilaren 18ra arte 08:00etik 20:00etara. Gonbidapena eskuratu ahal izateko, interesdunek galdetegi bat bete beharko dute, eta izen-deiturak eta NAN zenbakia eman. Pertsona bakoitzak bi gonbit-txartel jaso ahalko ditu.

Zozketan parte hartu ahal izateko adinduna izan behar da, eta herritarren udal txartela eduki (HUT). NAN bakoitzeko behin bakarrik eman ahalko da izena. Web bidez edo 010 nahiz 945161100 telefonoen bidez eman daiteke izena.

Gonbit-txartelak uztailaren 22ko 9:00etan zozketatuko dira, udaletxean. Egun berean, 13:00etatik aurrera, jakinaraziko da 50 irabazleen eta 10 ordezkoen NAN zenbakia www.vitoria-gasteiz.org/gasteizkojaiak web-orrian argitaratutako albiste baten bidez; interesdunek 010 nahiz 945161100 telefonoetara ere dei egin dezakete kontsultatzeko. Sarrerak besterenezinak dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide