Gasteizko Jaiak 2016

GEU txosnaren egitaraua prest

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2016ko uzt. 4a, 16:53

Bosgarren urtez GEU elkarteak txosna jarriko du Aihotz plazan. Aurten, uztailaren 30etik abuztuaren 9ra bitartean.

Gasteizko jaietako 6 egunak motz egiten zaizkizula?

Oporrak direla eta ezin egongo zarela?

Ez kezkatu, aurten GEUren Txosnan uztailaren 30ean hasiko ditugu jaiak!

Lau urtez jairik jai Aihotz plazan kokatutako fruta-arbola zaintzen jardun ostean, bosgarren urtean uzta oparo eta koloretsua jaso ahal izan dugu eta zuokin gozatu nahi genuke prestatu dugun mazedonia freskagarri hau.

Inaugurazioa uztailaren 30ean izango da, 12.30etan, eta abuztuaren 9ra bitartean, eguerdiko 12.00etatik gaueko 02.00ak arte izango da zabalik. Gasteizko jaietan euskara edateko parada eskainiko du aurten ere GEU txosnak.

Hain zuzen ere, uztailaren 30ean, larunbata, inauguratuko da txosna, 12.30etan. Hirugarren urtez jarraian omenaldi xume zein sentikorra burutuko zaio urteetan euskararen sutapenean lana egindako norbanako zein talderen bati. Jakingo duzue iaz GEUrekin mendira taldeak jaso zuela Heldu Buruari saria, ba aurten beraiek hartu dute omendua nor izango den proposatzeko ardura. Beraiek izendatuta, IBAN ZALDUA idazlea izango da aurtengo saria jasoko duena. Urteetan Gasteizko Irakurle Klubeko gidari izan dugu Iban Zaldua, bere jardunak beste hainbat arrazoirengatik omenaldia jazotzeko aukera ematen badu ere, guk euskarazko irakurzaletasuna lantzen egin duen lan isil horrexegatik omendu nahi dugu.

Inaugurazioaren ondoren 12:30etan Eivissako Colla de Sa Bodega eta Gasteizko Indarra Kultur Elkarteek Euskal Herriko eta Eivissa uharteko dantza tradizionalen erakustaldia eskainiko digute.

Arratsaldean, Matxete Rap jaialdia ospatuko da Nizuri Tazuneri, Kodigo Norte eta Revolutionary Brothers taldeen eskutik. Jaialdia goizeko 04.00ak arte luzatuko da.

Igandean, uztailak 31, berriz, haurrak izango dira protagonista “Igandean Jai familia giroan euskaraz” egitasmoaren saio berezia egongo baita. 18.00etan ‘Parranda tutiplen’ ikuskizuna eskainiko dute Kiki eta Koko pailazoek. Emankizunaren ostean umeentzako jolasak antolatu dira eta bukatzeko txokolate goxo goxoa banatuko da haurren artean.

Asteguna astearekin batera astelehenean, abuztuaren 1a, ‘Aihotz txotx’ izenpean sagardotegi erraldoi bihurtuko da Aihotz plaza. Kupela husten eta sagardotegi pintxo bereziak jaisten laguntzeko Ordago arabako folk taldeak emanaldia emango digu. Beraien Lakrinkron diskoa zuzenean aurkeztearekin batera dantza-plazana tartekatuko digute, dantza jakin edo ez, guztiok dantzaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Abuztuaren 2a, asteartea, sormenaren eguna izango da Kus-Tumatxa kustomizazio tailerraren bitartez. Norbere oihalak serigrafiatu eta txapak egiteko aukera izango dugu. Serigrafia eta marrazki horietako gaia aukeratzeko helburuz Lelobila lehiaketa jarri dugu martxan. Bertan jai euskaldun, herrikoi eta parte hartzaileekin loturiko esaldiak proposatzeko aukera izango duzue. Esaldiak bozketa publiko bidez aukeratuko dira Arabako Alearen web orrian eta bozkatuenak afari bat izango du opari.

Jaiak hasi aurreko egitaraua bukatzeko abuztuaren 3an, asteazkena, norbere taletua erakusteko eguna helduko da, Gasteiz Xelebrities I. Plei Bak txapelketak emango duelarik horretarako parada. Taldetxoa egin, euskarazko edozein abesti aukeratu, koreografia eta jantziak prestatu eta agertokira! 600€ banatuko dira saritan!

Urtero bezala, jai giroan eta euskara lagun igaroko dira jaiak GEU txosnan. Eguerdiko 12.00etatik goizeko 02.00etara zabalik izango da txosna. Pintxoak eta bokata mundialak ez dira faltako!

Era berean, oraindik premia dago txanda batzuk betetzeko. Txanda bat egin nahi izanez gero, galdetegi hau bete dezakezu.

Ah, eta gogoratu! Aurten ere Zeledonekin euskaraz abestera gonbidatzen zaitugu. Ez duzula oraindik abestia ikasi? Ba, hona hemen ETS talderekin abestia ikasteko aukera!

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago