Hilaren 9an egin zuten Vianako eta Arabako Errioxako Korrika. Seguru aski ezinezkoa izango da Bastidatik eta Vianatik ateratako zutabe banatan zein gero arratsaldean Guardian izandako festan bildutako emozio andana laburbiltzea, baina, halere, orain bideo batean saiatu dira egun horretan bizi izandakoa islatzen. Orain 23.aren zain daude.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.