Zeintzuk dira EAJren hautagaiak Araban?

Erredakzioa 2024ko urt. 29a, 17:00
Joseba Diez (Araba), Imanol Pradales (Bizkaia) eta Bakartxo Tejeria (Gipuzkoa). Argazkia: EAJ

Joseba Diez Antxustegi izango da jeltzaleen hautagai nagusia Araban, Nerea Melgosa, Ander Añibarro, Beatriz Artolazabal eta beste 26 lagunez osatutako zerrenda batean.

Imanol Pradales aho batez hautatu du Eusko Alderdi Jeltzaleak 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigai eta Bizkaiko zerrendaburua izateko. Jeltzaleek larunbatean Durangon egindako ekitaldi batean onetsi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hautagaitzak. Horrela, Aberri Batzarrak amaiera eman dio azaroaren 25ean abiatutako barne prozesuari.

EBBren hasierako proposamenean agertzen ez bazen ere, Joseba Diez Antxustegi izango da Arabako zerrendaburua. Gipuzkoan, berriz, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko egungo presidentea aukeratu dute. Gaur egun Arabako Batzar Nagusietako jeltzaleen bozeramailea da Diez.

Diez Antxustegirekin batera, besteak beste, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Ander Añibarro Laudioko alkate ohia eta Beatriz Artolazabal Gasteizko alkateordea izango dira zerrendan, bigarren, hirugarren eta hogeita bosgarren postuetan, hurrenez hurren. Erriberabeitia, Guardia, Zigoitia, Legutio eta Kripango alkateak ere legebiltzarkidegai izango dira.

Guztira, 30 lagun daude EAJren Arabako zerrendan: hamahiru gizon eta hamazazpi emakume:

EAJ - Arabako hautagaiak

  • 1. Joseba Diez Antxustegi
    31 urte. Asparreneko Uri Erakundean alderdikidetuta 2011. urtean. Zuzenbidean graduduna. Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea. Euskalduna.
  • 2. Nerea Melgosa Vega
    53 urte. Gasteiz Lakuako Uri Erakundean alderdikidetuta 2000. urtean. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. Euskalduna.
  • 3. Ander Añibarro Maestre
    34 urte. Laudioko Uri Erakundean alderdikidetuta 2009. urtean. Erizaina. Laudioko Udaleko egungo zinegotzia eta bozeramailea. Euskalduna.
  • 4. Alazne Arana Oyarbide
    53 urte. Gasteiz Abendañoko Uri Erakundean alderdikidetuta 2010. urtean. Turismoan Graduatua. Euskalduna.
  • 5. Jonatan Moreno Carranza
    45 urte. Amurrioko Uri Erakundean alderdikidetuta 1999. urtean. Politika eta Administrazio Zientzietan Graduatua. Euskalduna.
  • 6. Irina Rabalo Navarro
    39 urte. Gasteiz Zaramagako Uri Erakundean alderdikidetuta 2019. urtean. Erizaina. Euskalduna.
  • 7. Naiara Bedialauneta Bilbao
    49 urte. Gasteiz Erdialdeko Uri Erakundean alderdikidetuta 2019. urtean. Zuzenbidean Graduatua. Euskalduna.
  • 8. Pedro Saez del Castillo Garcia
    50 urte. Gasteiz Abendañoko Uri Erakundean alderdikidetuta 1996. urtean. Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. Euskalduna.
  • 9. Ana Ruiz de Alegria Maestu
    58 urte. Donemiliagoko Uri Erakundean alderdikidetuta 2001. urtean. Geografia eta Historian graduatua.
  • 10. Mamen Alvarez Zubizarreta
    56 urte. Arrazua-Ubarrundiako Uri Erakundean alderdikidetuta 2015. urtean. Pedagogian graduatua. Araba Buru Batzarreko kidea eta Batzar Nagusietako batzarkidea.
  • 11. Javier Gallego Rodriguez
    41 urte. Erriberagoitiko Uri Erakundean alderdikidetuta 2020. urtean. Administrari laguntzailea, logistika eta banaketa. Erriberagoitiko alkatea.
  • 12. Raul Garcia Ezquerro
    30 urte. Guardiako Uri Erakundean alderdikidetuta. Animatzaile soziokulturaleko eta ikus-entzunezkoen prestakuntza. Guardiako alkatea. Euskalduna.
  • 13. Javier Gorbeña Garcia
    52 urte. Zigoitiko Uri Erakundean alderdikidetuta 2015. urtean. Merkataritza Zuzendaritzan graduatua. Zigoitiko alkatea.
  • 14. Rakel Molina Perez
    35 urte. Villabuenako Uri Erakundean afiliatuta 2015. urtean. Kazetaritzan graduduna. Legebiltzarkidea. Euskalduna.
  • 15. Julen Antoñana Gonzalo
    24 urte. Gasteiz Lakuako Uri Erakundean alderdikidetuta 2018. urtean. Zuzenbidean eta Ekonomia Espezialitatean Graduatua. Euskalduna.
  • 16. Nerea Bengoa Garcia de Cortazar
    49 urte. Legutioko Uri Erakundean alderdikidetuta 2013. urtean. Legutioko Alkatea.
  • 17. Ainhoa Campo Arenaza
    48 urte. Aiarako Uri Erakundean alderdikidetuta 1998. urtean. Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua.
  • 18. Joseba Fernandez Calleja
    48 urte. Kripango Uri Erakundean afiliatuta 1994. urtean. Gaur egun Kripango Alkatea.
  • 19. Noemi Aguirre Quintana
    47 urte. Dulantziko Udaleko zinegotzia eta bozeramailea. Nekazaritza-ingeniaria.
  • 20. Eneritz Alonso Montaño
    33 urte. Okondoko Uri Erakundean alderdikidetuta 2019. urtean. Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria. Euskalduna.
  • 21. Nahiara Zubizarreta Pico
    29 urte. Argomaizko bizilaguna. Burguko Udalerako hautagaia 2023an. Lehen mailako arretako medikua. Euskalduna. Alderdizalea, ez alderdikidea.
  • 22. Txaro Romero Montoya
    60 urte. Iruña Okako Uri Erakundean alderdikidetuta 2016. urtean. Erizaina. Iruña Okako Udaleko egungo zinegotzia eta bozeramailea. Euskalduna.
  • 23. Ruben Martinez Crespo
    40 urte. Bernedoko Uri Erakundean alderdikidetuta 2019. urtean. Lehen mailako ikasketak. Bernedoko alkatea 2019-2023 legegintzaldian.
  • 24. Iñaki Lauzurika Sousa
    39 urte. Iruña Okako Uri Erakundean afiliatuta 2015. urtean. Goi-mailako gradua eraikuntzan eta obra zibilean. Euskalduna.
  • 25. Beatriz Artolazabal Albeniz
    53 urte. Arratzua-Ubarrundiako Uri Erakundean alderdikidetuta. Zaramagako Uri Erakundean alderdikidetu zen 1991. urtean. Gasteizko Udaleko alkateordea. Euskalduna.
  • 26. Alvaro Lopez Berdonces
    37 urte. Gasteiz Erdialdeko Uri Erakundean alderdikidetuta 2014. urtean. Zuzenbide Ekonomikoan Graduatua. Euskalduna.
  • 27. Ainhoa Reka Esparza
    50 urte. Lapuebla de Labarcako Uri Erakundean alderdikidetuta 1993. urtean. Zuzenbidean lizentziatua.
  • 28. Tito Vidal Garcia
    64 urte. Urizaharreko Uri Erakundean alderdikidetuta 2020. urtean. Gasteizko Udaleko funtzionarioa.
  • 29. Miren Astola Legarreta
    57 urte. Gasteiz Zaramagako Uri Erakundean alderdikidetuta 1982. urtean. Teologian eta Lehen Hezkuntzan graduatua. Euskalduna.
  • 30. Izaskun Perez de Heredia Arbigano
    54 urte. Gasteiz Abendañoko Uri Erakundean alderdikidetuta 1986. urtean. Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide