Asteazken honetan, 00:40tik aurrera, Arabara itzuli da 22. Korrika: Kanpezutik sartu, Mendialdea, Trebiñu, Añana eta Gorbeialdea zeharkatu, eta 12:00ak aldera itzuli da Bizkaira.
ALEAk Korrikaren zazpigarren eguneko Arabako kilometroen zuzeneko kontaketa egin du hemen (1.365 kilometrotik 1.471 kilometrora):
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Korrikaren azken kilometroa Araban! Lekukoa Etxaguen herrian dago orain, Ubidetik Bizkaira sartu aurretik ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/gEm3LzRylG
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Korrika Gopegira iritsi da. Arabako azken udalerria izango da Zigoitia, eta laster Bizkaira abiatuko da lekukoa ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/KZoauyfEf4
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Lekukoa eramateaz gain, Unai Anda bertsolari arabarrak bertso bat eskaini die Korrikaren Arabako azken kilometroetan daudenei ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/EU420ELkoF
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Giro paregabea sortu du Korrikak Zuiako kilometroetan ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/j8SAdTGVk2
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] "Gora Zuia euskalduna!", @ZuiakoUdala ren kilometroan. Ttipi ttapa, laster Murgia atzean utziko du Korrikak, Gopegira eta handik Bizkaira abiatzeko ▶️ https://t.co/FZjLVPGYPk pic.twitter.com/mRqTsZ4QxQ
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Giro paregabea Zuian barrena, eta aurrera doa Korrikaren lekukoa Gorbeialdetik Bizkaira ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/7Qi0OCmOK5
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Duela minutu batzuk Murgian sartu da Korrika, eta, besteak beste, Zuiako Gazte Asanbladak hartu du lekukoa ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/XkCQt3RH7D
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Korrikaren tropela autobidetik doa Murgiara bidean. Gorbeialdea zeharkatu ostean, ordubete barru Arabatik irtengo da Korrika ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/Lw4wE0b0D0
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] "Eskolan ere euskararen alde eta euskaraz!". Jendetza bildu da Izarrako kilometroetan. Irudi hauetan, Izarrako eskolako ume eta irakasleak ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/XdhLilRa6c
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Izarrara iritsi da Korrika. Besteak beste, greban dauden Trelleborg enpresako langileak batu dira euskararen aldeko martxara ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/92KftC5dbF
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Añana atzean utzita, Korrikaren lehen kilometroak Gorbeialdean: "Abornikanon ere euskararen alde!" ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/uLROh8QebX
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Korrika Zuhatzu-Kuartangotik igaro den momentua. Herriko umeek hartu dute lekukoa, eta Gorbeialdera abiatu da tropela: datozen orduetan Abornikano, Izarra, Ametzaga, Murgia, Maurga eta Gopegi, besteak beste ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/8xxE6qwky3
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Akats teknikoren bat edo besterekin bada ere, Korrika datorrela iragartzeko irrintzia bota dute Kuartangon. Dagoeneko eguzkipean doa lekukoa, eta eguraldi hobea egingo du gaurtik aurrera ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/yKHpc7LfpD
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Korrika Zuhatzu-Kuartangora iristear da, eta Añanako Inurriek hartu dute lekukoa. Gero eta jende gehiago biltzen hasi da errepidean, baita umeak ere. Begira zer paisaia ederra hor atzean! ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/FzJIc9BoN7
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Kuartangoko haranean barrena doa une honetan Korrikaren lekukoa. Hotza, paisaia paregabea eta txakur korrikalari bat, besteak beste ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/dIHAu4ObdY
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Basauriko lagun talde bat Kuartangoraino etorri da Korrikaren kilometro batzuk egitera. Orain lekukoa daramate, aldapan gora ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/naixmFksN6
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Egun on, Euskal Herria. Eguzkiaren argipean dagoeneko, Korrikaren lekukoa hartu du Langraiz Okak ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/GNLGm408Az
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] "Gora Argantzon euskalduna!". 6:20ak aldera, lekukoa eraman dute Argantzon Ikastolako haur, guraso eta irakasleek ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/pTzj0PkhpS
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Goizaldeak utzitako irudi gehiago: Trebiñuko bizilagun ugari euskararen alde, gautxorientzako kilometro horietan ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdU pic.twitter.com/7qC2Hjw2WX
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Bernedoko Euskal Udalekuen kilometroa, euskarazko aisialdia eta etorkizuna lantzen ▶️ https://t.co/FZjLVPYAdUpic.twitter.com/gWUqyDxSSF
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Gau ederra izan dute Mendialdeko bizilagunek: Korresen jaialdia egin zuten, eta 00:40tik 02:47ra bitartean lekukoa hartu dute Kanpezun, Bernedon eta beste hainbat herritan ▶️ https://t.co/llx1EIJUYU pic.twitter.com/3TleXgKwO1
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Kanpezu, Bernedo, Trebiñu, Argantzon... Eta laster, egunsentiarekin batera, Añana eta Gorbeialdeara joango da Korrika, 12:00etan Bizkaira itzuli aurretik ▶️ https://t.co/llx1EIJUYU pic.twitter.com/nhRtuDO3qn
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Goizalde osoa darama Korrikaren lekukoak Arabako errepideetan, Mendialdean eta Trebiñun barrena ▶️ https://t.co/llx1EIJUYU pic.twitter.com/IWV5aLGw4T
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
#Korrika ????????♀️???? [ZUZENEAN] Bart goizaldean itzuli da Korrika Arabara. Trebiñu ere euskararen alde ▶️ https://t.co/llx1EIJUYU pic.twitter.com/AdLTNxzilF
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) April 6, 2022
KORRIKA | 7. eguna | Apirilak 6, asteazkena
ARABAKO KILOMETROAK:
00:40 Kanpezu
02:21 Bernedo
02:47 Trebiñuko muga (Obekuri)
03:12 Baxauri
04:09 Albaina
05:21 Trebiñu
05:57 Añastro
06:19 Argantzon
07:10 Langraiz Oka
09:16 Kuartango
09:35 Abornikano
09:44 Izarra
10:27 Ametzaga
10:29 Murgia
11:21 Maurga
11:45 Gopegi
Jarraitu Korrika ALEAren bitartez, 24 orduz zuzenean:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.