'Elkar+ekin dantzan!' bideoklipa aurkeztu dute

Erredakzioa 2022ko mar. 16a, 12:30

Martxoaren 20an Euskal Herriko milaka pertsona dantzan jarri nahi dituen Elkar+ekin dantzan! ekimena aurkeztu du Eibe elkarteak, Korrika eta AEKrekin batera. Gasteizko hitzordua 12:30ean izango da, Foru plazan.

Elkar+ekin dantzan! plataformak martxoaren 20an milaka pertsona dantzan jartzeko helburua du, elkartegintza sustatu eta Elkar+ekin gara! proiektua ezagutarazteko. Horretarako, Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abestia dantzarako moldatu dute Olatz Salvadorrek eta Bihotx taldeak; gainera, Aritz Salamanca dantzari eta koreografoak koordinatu du ekintzaren ildo artistikoa.

50 eta 70 herri artean izango dira egitasmoaren plaza. Tartean, Gasteizko hitzordua 12:30ean Foru plazan izango da.

Aurretik, hainbat bideo plazaratu dituzte, Elkar+ekin gara! egitasmoa azaltzeko eta koreografia irakasteko. Hiru dantza mota prestatu dituzte, baina antolatzaileek azpimarratu dute koreografiei ez zaiela zehatz-mehatz jarraitu behar; bakoitzak "nahi adina" eralda dezake dantza.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!