Korrikaren historia jasotzen duen podcasta argitaratu dute

Erredakzioa 2022ko ots. 23a, 16:03

1991ko Korrika Laudion, artxiboko irudi batean. ALEA

22 ataletan, Korrikaren edizio bakoitzean jasotako pasadizo nagusiak bildu dituzte, Naiz Irratiarekin elkarlanean.

Korrikaren historia biltzen duen podcast bat argitaratu du AEK-k, herri ekimenaren historia 22 pilulatan bilduz. 

Korrikaren webgunean entzun daitezke saio horiek, Historia izeneko atalean. Naiz irratiarekin elkarlanean egindako proiektua izanik, irrati tradizionalaren bitartez ere entzun ahal izango dela aurreratu dute. Ivoox podcast zerbitzuan eskegitako saioez gain, horien transkripzioak ere eskura jarri dituzte webgunean. 

Proiektu handiago baten parte da ekimena. Izan ere, Korrikateka izeneko atal berezi bat prestatu dute webgunean. Diotenez, pixkanaka Korrikari lotutako ondare guztia bertan eskaini nahi dute, hala nola logotipoak, bideoak, abesti ofizialak edota lekuko barruko mezuak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!