Ostiralean aurkeztuko dute Korrikaren dokumentala

Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 13:28

Aiaraldea Ekintzen Faktorian egingo dute Uhinak lanaren aurkezpena, Laudion, eta laster izango da beste hainbat herritan.

Ostiralean, hilaren 28an, Uhinak 22. Korrikaren dokumentala aurkeztuko du AEK-k Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Bertan, dokumentalaren egileak Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek hartuko dute hitza, baita Asier Amondo Korrika arduradunak ere; 20:30ean izango da saioa.

"Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan", azaldu dute dokumentalaren egileek.

Aurkezpenaren ostean, datozen asteotan, hainbat herritan ere Uhinak lanaren emanaldiak programatuko dituzte, eta, era berean, laster, telebista nahiz internet bidez zabalduko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide