Otsailaren 28an lehendabiziko koronabirus kasua atzeman zen Txagorritxu ospitalean. Hamar aste eta lau egun igaro dira egun hartatik, eta une gogorrak bizi izan dituzte Arabako osasun langileek.
Martxoaren 31n Arabako ospitaleek unerik kezkagarriena bizi zuten, ingresatutako 379 gaixorekin. Ospitaleratuen kopurua etengabe jaitsi da ordutik, eta gaur egun, 89 pertsona daude koronabirusagatik ingresatuta; horietatik, soilik 10 lagun daude ZIUn. Gainera, herenegun, maiatzaren 10ean, PCR positibo bakarra atzeman zuten gure lurraldean.
Arabak pandemiaren unerik zailena eta ospitaleen saturazioa gainditu ditu jada, baina bidean geratu dira atzera bueltarik ez duten beste zifra batzuk ere: izan ere, 353 arabar hil dira Covid-19 gaitzaren ondorioz.
Gainera, 74 egun horietan osasun langileek bizitako egoera ez ahaztea komeni zaigu gizarte bezala: azken urteetan osasun publikoan egindako murrizketak, zaintzaren krisia, osasun langileen gainkarga, eta, oro har, muturreko egoerak azaleratu dituen hutsune guztiak.
Hona hemen koronabirusaren krisia Araban hasi zenetik ALEAren orrialdetara ekarri ditugun hainbat osasun langileren testigantzak:
MATI ITURRALDE | Zuiako medikua
"Birusa gurekin dago; onartu eta ahulenak babestu behar ditugu"
ANE IBAÑEZ | Txagorritxuko erizaina
"Familiak ordu erdiz bakarrik bisitatu dezake gaixoa, atetik"
REBEKA GONZALEZ DE ALAIZA | Erizain laguntzailea Sallurtegi egoitzan
AITOR MONTES | Aramaioko medikua
"Lehen mailako arreta koma sanitarioan dago, eta ordainduko dugu"