1. Lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko greba
Urtarrilaren 30ean Lan, pentsio, bizitza duinak lelopean deitutako greba orokorrak azken urteetan Euskal Herrian zehar loratu diren borroka guztien isla izan nahi duela azaldu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak.
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatu deitzaileek eta hainbat eragile sozialek egun osoko lanuzteak, protestak, ekintzak, mobilizazioak eta ekitaldiak deitu dituzte. Oraingoz, 101 mobilizazio deituta daude Euskal Herri osoan, baita Araban ere.
Inoiz baino protagonismo handiagoa izango dute azken urteetako borroka sozial jendetsuenak bultzatu dituzten eragileek: pentsionisten mugimendua, gazte mugimendua, mugimendu feminista edota mugimendu ekologistak, besteak beste, modu aktiboan parte hartu dute greba orokorraren prestaketan, eta hala izango da greba eguneko mobilizazioetan ere.
2. Bezperan, burrunba
Gasteizko kasuan, asteazkenean bertan hasiko dira mobilizazioak. Lanuzteak hasi ez badira ere, hiriburuko hainbat auzotan burrunbadak eta kazeroladak deitu dituzte datozen orduetan:
- 20:30 Olarizun, San Cristobal elizatik
- 21:00 Alde Zaharrean, Faroloitik
- 21:00 Judimendin, Sefarad plazatik
- 21:00-21:15 Kazerolada orokorra etxeetatik
- 22:00 Txagorritxun, San Martin ermitatik
3. Lehen orduetan, piketeak
Ohikoa den bezala, industriagunetako piketeekin hasiko da greba, goizeko lehen orduetan. Arabako industrialde nagusietan pikete informatiboak egingo dituzte puntu ezberdinetatik abiatuko diren grebalarien zutabeek:
- 5:00 Deba eraikinetik (Gasteiz).
- 5:00 Jundiz-Ali industrialdean (Gasteiz).
- 5:00 Uritiasolo industrialdean (Gasteiz).
- 5:15 Lateorroko parkingetik (Laudio).
- 5:15 Telefonicatik (Amurrio).
- 5:30 Araiako industrialdean (Araia).
- 5:30 Aguraingo industrialdean (Agurain).
- 5:30 Salburuko biribilgunetik (Gasteiz).
Gasteizko auzoetako greba batzordeak 7:00etatik jarriko dira martxan, pikete informatiboekin. Bestalde, Arabako Mendialdean gosari alternatiboa egingo dute 7:30ean Kanpezuko gasolindegian.
Ikasle grebalariek ere beranduago abiatuko dituzte piketeak eta Gasteizko kasuan, ikasle zutabean abiatuko dira 7:30ean Mendizabala insitututik; Ekialde institutura iritsiko dira 7:45ean eta 8:00etan bat egingo dute Mendebaldeako ikasleekin.
Unibertsitateko ikasleei dagokionez, Ikasle Abertzaleak sindikatuak 9:00etan deitu du ikasle zutabea. Bestalde, Gasteizko Gazte Komiteak 10:30ean abiatuko du gazte zutabea Aulariotik.
Goizeko pikete industrialen ostean, hirigunetara joko dute piketeek; zutabe ugari osatuko dira herrietako erdialdean:
- 8:00 Amurrio: informazio kalejira Kioskotik.
- 8:30 Laudio: informazio kalejira Eroskitik.
- 8:30 Maeztu: kotxe karabanak Harana eta Bernedotik.
- 9:00 Agurain: herriko piketea.
Goizak aurrera egin ahala, zutabeak osatuko dira Gasteizko merkatal gune eta zonalde komertzial nagusietan, baita Eusko Jaurlaritzan ere:
- 9:30 Boulevard merkatal zentroan, sindikatuek deituta.
- 9:30 El Corte Ingles merkatal zentroan, sindikatuek deituta.
- 9:30 Arka plazatik abiatuko da mugimendu feministaren piketea.
- 10:00 Eusko Jaurlaritzan, sindikatuek deituta.
4. Gasteiz: mobilizazioen epizentroa
Piketeek eta zutabeek kaleak hartuko dituzte goizean zehar, lantoki zein hirigune ezberdinetan. Hala ere, eguerdian Gasteiz izango da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako mobilizazioen erdigunea Araban, eta bertan izango da herrialdeko manifestazio nagusia. 12:00etan abiatuko da Bilbo plazatik.
Horrez gain, 10:30ean Mendialdeko elkarretaratze bateratua deitu dute Maeztun. Ondoren, Arabako herrietako grebalariak Gasteizko manifestaziora joango dira, atsedena hartu ostean:
- 10:30 Amurrioko frontoian: grebalarientzako gosaria.
- 10:30 Laudioko Herriko plazan: grebalarientzako gosaria.
- 11:00 Aramaio: aldarrikapen katea eta manifestazioa.
- 11:00 Amurrio: kotxe kedada Telefonican.
- 11:00 Laudio: kotxe kedada Herriko plazan.
- 11:00 Maeztu: Gasteizera joateko kedada.
Bitartean, Gasteizen bertan, aipatutako zutabe horietaz gain, beste hainbat bloke osatuko dira Bilbo plazan hasiko den manifestaziora joateko:
- 11:30 Aldabe plaza: zutabe feminista.
- 11:30 Hala Bedi tabernatik: gazte zutabea.
- 11:30 Iparralde Gizarte Etxetik: CNT sindikatuaren zutabea.
- 12:00 The Garage aretotik: zutabe transbollomarika.
5. Eguerdian, bazkari herrikoiak
Gasteizko manifestazio nagusiaren ostean, Plaza Berrian bazkaltzeko deialdia zabaldu da. Bertan, "bazkari autogestionatua" egingo da 14:00etatik aurrera.
Bestalde, herrietara bueltan, bazkaltzeko kedadak egongo dira Aiaraldean ere. Amurrion Tupper bazkaria egingo dute 15:00etan herriko frontoian; eta Laudion grebalarientzako kafea hartuko dute 16:00etan Herriko Plazan.
6. Mugimendu sozialen ekintzak eta mobilizazioak herrietan
Arratsaldean, sindikatuek jendarte mugimenduei utziko diete protagonismoa, eta hiriburuak herrietako mobilizazioei. Hortaz, deialdi ugari egongo dira Arabako kuadrilletan:
- 16:30 Amurrio: Kioskotik abiatuta, kalejira komertzioetatik.
- 16:30 Laudio: Herriko plazatik abiatuta, kalejira komertzioetatik.
- 17:30 Oion: Arabako Errioxako manifestazioa, Herriko plazatik.
- 18:00 Laudio: manifestazioa, Lamuza plazatik.
- 18:00 Amurrio: manifestazioa, Herriko plazatik.
- 18:00 Agurain: Lautadako manifestazioa, Portal del Rey kaletik.
- 18:00 Aramaio: manifestazioa, Arrasate-Seberiotik.
Gasteizko manifestazioa 18:00etan irtengo da Andre Maria Zuriaren enparantzatik, baina 17:00etan mugimendu sozial ezberdinek protestak egingo dituzte hirian zehar:
- Dato kalean, Iberdrolaren aurrean: Amalurra babestu lelopean bilduko dira mugimendu ekologistak.
- Plaza Berrian: Gazteok jokoa geldituko dugu lelopean bat egingo du gazte mugimenduak.
- San Antonio kaleko Udalaren bulegoetan: Atxiloketa arrazistarik ez! lelopean protesta egingo du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak.
- San Prudentzio kaleko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egoitzan: emakume pentsionisten aldarrikapenak plazaratuko dituzte.
- Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiaren aurrean: erresidentzia pribatuetako langileek protesta egingo dute.
7. ...eta ondoren zer?
Arratsaldeko manifestazioarekin ez dira protestak amaituko, eta gauerako hainbat deialdi egin dituzte herri eta auzoetan. Hona hemen horietako batzuk:
- 20:00 Amurrio: Antipoteo kalejira, Kioskotik.
- 20:00 Laudio: Antipoteo kalejira, Herriko plazatik.
- 21:00 Judimendi (Gasteiz): Joko aretoari ez lelopean kalejira deitu du auzoko gazte mugimenduak; Sefarad plazatik abiatuko da.
8. Zaintza erdigunera
Zaintzarako arnasguneak ere egongo dira Gasteizen eta Aiaraldean, egunean zehar:
- 9:00-14:00 Gasteiz Txiki auzo elkartean
- 9:00-17:00 Amurrioko frontoian, haurren zaintza-gune komunitarioa eta grebalarientzako arnasgunea.
- 8:30-11:30 / 15:30-17:30 Laudioko Herriko plazan, arnasgunea.
- 8:30-11:30 / 15:30-17:30 Haurren zaintza-gune komunitarioa, Basalarrinan eta Aretako Kultur Etxean (Laudio).
Talka Espazio Feminista ere arnas-gune ez-mistoa izango da goizeko manifestazio nagusiaren ostetik arratsaldeko manifestaziora arte.
Horrez gain, sindikatuen egoitzak ere arnasgune izango dira egun osoan zehar, 9:00etatik aurrera.
Informazio gunea jarriko dute Andre Maria Zuriaren plazan, grebaren inguruko informazio guztia eskuratu ahal izateko. 9:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da martxan.
9. #U30gasteiz Telegram kanala
Azken egunetan ia 500 kide lortu ditu #U30gasteiz Telegram kanalak, eta Gasteizko grebalarien artean zabaltzeko deia egin dute greba orokorraren bezperan.
Bertan topatu daitezke Gasteizko deialdi guztiak eta grebalarientzako irizpideak. Adibidez, identifikazio, atxiloketa edota eraso baten aurrean grebalariek dituzten eskubideak birpasatu dituzte azken orduetan.
Gainera, laguntza juridikoa bermatzeko hainbat telefono zenbaki plazaratu dituzte; greba egun osoan zehar erabilgarri egongo dira.
10. ALEAko langileok ere grebara
ALEAko langileok ere grebarekin bat egitea erabaki dugu. Goizeko lehen ordutik grebaren jarraipena egiteko zerbitzu minimoak bermatuko dira erredakzioan.
Soilik greba orokorraren inguruko edukiak landuko ditugu egunean zehar.
Azken orduko informazioa jarraitzeko moduak hauek izango dira:
- ALEA.eus webgunearen bitartez.
- Sare sozialen bitartez: Facebook, Twitter eta Instagramen.
- ALEAren Telegram kanalaren bitartez.