Bizitzak erdigunean jarri dituzte milaka emakumek*

Erredakzioa 2019ko mar. 8a, 09:49

Mugimendu Feministaren eskutik, "heteropatriarkatuari, planto!" esan diote milaka lagunek Martxoaren 8an. Goizean goizetik, hamaika ekitaldi izan dira lurraldean.

Hau izan da eguneko kronika: 

00:00

Hasi da mobilizazio feminista, eta morez estaltzen hasi da lurraldea. Gasteizko Arte Eder eta Lanbide Eskolan ikasleek margotutako mantal moreekin apaindu dute horma nagusia. Kazeroladak ere izan dira Mugimendu Feministak deituta. 

 

08:00

Goizean goizetik hasi da lurraldea morez estaltzen. Feminista taldeak elkartu dira herri eta auzoetan, eta lehendabiziko piketeak antolatu dituzte.

 

10:00

Pikete talde desberdinetan informazioa banatu eta hainbat saltoki itxiarazi dituzte emakume taldeek.

 

 

Bake kaleko trafikoa moztu ondoren,  erdigunera ibilbidea jarraitu dute zabalik zeuden saltoki ezberdinen kontrako oihu eta txistu artean.

11:00

Legebiltzarrera inguratu ostean, Poliziarekin zenbait istilu izan da.

 

 11:30

Andre Maria Zuriaren plazan jendetza bidlu da elkarretaratze feministaren aurretik.

 

12:00 

Plaza berrian izango da elkarretaratzea, goizeko ekitaldi nagusia.

 

 

12:30 

Elkarretaratzearen ondoren, Olagibel kalean, Espainiako Gobernu Ordezkaritza aurrean eserialdia egin dute.

 

18:30

Manifestazioaren aurretik arrazakeriaren kontrako ekimena burutu dute.

 

 

 

 19:00

Hasi da manifestazioa eta bloke ezberdinak manifestaziora batuz doaz.

 

 

 

Milaka lagunek bat egin dute manifestazio feministarekin Gasteizen.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago