Araban barrena

Herrerako alde banatan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2019ko abu. 14a, 06:00
Herrera, Samaniegotik ikusita. / PHOT.OK

Toloñoko mendilerroak banatzen ditu Mendialdea eta Arabako Errioxa, eta Eerrerako mendatea alde batetik bestera igarotzea Arabako paisaiaren aberastasunaz eta aniztasunaz ohartzeko modu egokia izan daiteke.

Urizaharra da Arabako Errioxan sartzeko aukeratu daitekeen atari aproposena, herri harresiduna izateaz gainera, ingurune ezin ederrean kokatuta baitago. Arabako Errioxa eta Mendialdea banatzen dituen Herrerako mendatearen azpian dago herria, eta mendi horretan aspaldi gaztelu bat egon zen, 1.222 metro garaiko tontor baten gainean, San Leon mendian. Toloño mendilerroaren iparraldea edo

Urizaharra, eta hari loturik zeuden herriak, behin betiko Gaztelaren esku geratu zirenetik, muga zaintzeaz aparte, beste egiteko bat ere izan zuen gazteluak: Errioxa aldearen eta iparraldearen arteko lotura lanak egitea, San Vicenteko, Toloñoko eta Buradongo gazteluekin batera. Samaniego eta Eltziegora iristeko Herrerako mendatea hartuko dugunez, gaztelu zaharraren aztarnak ere ikustera ausartu gaitezke. Herrera mendatean bertan hasten da igotzeko pista, Errioxara bidean goazela eskuinetara; Herrera igarobidearen mendebaldean, 120 bat metro gorago. 15 bat minutu behar dira goraino igotzeko. Azkeneko zatia porlanezko eskaileretan gora: 257 eskailera-maila.

Harreman handia izan dute historian zehar Mendialdeko eta Arabako Errioxako herritarrek, izan ere ohikoa zen, esate baterako, Mendialdeko emakumeak –Pipaongoak eta Lagrangoak– Errioxara ikatza saltzera joatea, eta bueltan ardoa eta jakiak etxera eramaten zituzten.

 

URIZAHARRA

Kuadrilla: Mendialdea
Udalerria: Urizaharra
Biztanleak: 122

+ INFO

 Distantzia: 16 kilometro

Denbora kotxez: 20 minutu

SAMANIEGO

Kuadrilla: Arabako Errioxa
Udalerria: Samaniego
Biztanleak: 237

+ INFO

 Distantzia: 10 kilometro

Denbora kotxez: 10 minutu

ELTZIEGO

Kuadrilla: Arabako Errioxa
Udalerria: Eltziego
Biztanleak: 1.059

+ INFO

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide