Urizarra izeneko herri hustuaren jatorrizko kokalekua hartzen du Toloño mendizerraren ertzean dagoen Urizaharra. Mendeetan, gatazka asko jasandako herria da, guztiek nahi zutelako konkistatu, bai Nafarroako erregeek eta baita Gaztelako erregeek ere; eta hori dela eta, bi erreinu horien esku egon zen denbora luzez.
Historialari batzuen arabera, baina, lehenago hasi zen bertako historia; zehazki, VIII. mendean. 1200. urtean, Gaztelako Alfonso erregeak Foruak eman zizkion, eta XIII. mendean ere herria babesteko harresiak altxatu zituzten; Peñacerrada-Urizaharra izena jarri zioten orduan.
1377ko azaroaren 15ean, Gaztelako Enrique IIak bere gozogile nagusi eta Salinasko lehen konde Diego Gomez Sarmientosi eman zion, eta, ondoren Hijar Dukeen heredatzaileen esku geratu zen. Lehen gerra karlistan, bataila ugari egon ziren eta Erdi Aroko hiribildua nahiko hondatuta gertatu bazen ere, oraindik ere aberatsa da bertako ondarea; 1996an erregistratu zen Kultura Ondare moduan, Monumentu Multzoaren kategorian.
Harresia eta Hegoaldeko atea
Egun, bi dira hirigune historikoa inguratzen dituzten elementu aipagarrienak: harresia bera eta hegoaldeko ataria, alboetan bi dorre handi dituena; antzinako harresitik ondoen kontserbatzen den harresi zaharra da.
Horrez gain, nabarmentzekoak dira plazan dauden XVI. mendeko udaletxe zaharra, apaizetxea eta Hijarreko dukearen etxea; XVII. mende amaierakoa. Etorkizunean Anbarraren Interpretazio Zentroa eraikitzeko asmoa dago eraikin horretan. Aipamen berezia behar du, aldi berean, Jasokundeko Andre Mariaren elizak: estilo erromaniko tenplu honek XVI. mendean eraikitako dorre barrokoa du, eta baita erromanikotik gotikorako tratsizio estiloko ataria ere.
Errota ere badu Urizaharrak, 1778. urtean eraikitakoa, eta orain dela gutxi barrutik eradaltu dutena landetxe bihurtzeko. Beheko solairuan du errota eraikinak eta baita artisau okindegia ere. Etxe aurretik bertatik pasatzen den ur iturburu batek mugitzen du errota.