Ia 100 parte-hartzaile izan ditu ALEAren hauteskunde porrak

Erredakzioa 2019ko mai. 30a, 06:00

Arabako Batzar nagusietako emaitzak.

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan Arabako Batzar Nagusiak eta Gasteizko Udalaren osaketa zein izango zen galdetu diegu parte-hartzaileei.

99 lagunek parte hartu dute Arabako Aleak martxan jarri zituen hauteskunde porretan. Bertan, igandeko hauteskundeetan Arabako Batzar Nagusiak eta Gasteizko Udala nola geratuko ziren eta alderdi bakoitzak zenbat eserleku lortuko zituen asmatu behar zuen parte-hartzaile bakoitzak.

Arabako Batzar Nagusietarako emaitzen hauteskunde porran Oihan Salazar, Jon Ander Torre, Enaitz Etxagibel, Itziar Ortiz de Zarate Arriola, Txus Brizuela Aguayo eta Ander Fernandez de Landa Mas izan dira asmatu dutenak. Zozketa bidez aukeratu dugun irabazlea Txus Brizuela Aguayo izan da eta Errigora saski bat lortu du.

Gasteizko Udaleko hauteskunde porra ordea, inork ez du bete-betean asmatu, eta saria parte-hartzaile guztien artean zozkatu dugu. Jokin Xabier Carlos De Bergara Iturralde izan da irabazlea eta bi pertsonarentzako bazkaria lortu du Parral tabernan.  

Zorionak biei.

Partze hartzaileak: Martxan dira ALEAren hautes-porrak

Erlazionatuak

Kontuak ateratzen zaizkio EAJri

Erabiltzailearen aurpegia Felix Iriarte 2019 mai 27 Araba

Argantzon, EH Bildurentzat

Erredakzioa 2019 mai 27 Trebiñu   Argantzon

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago