Martxan dira ALEAren hautes-porrak

Erredakzioa 2019ko mai. 23a, 14:09

Martxan daude Arabako Batzar Nagusietako eta Gasteizko Udaleko haustekunde porrak.

Badatoz berriz ere hauteskundeak. Alderdi politikoak azken botoak eskuratzeko lehian murgilduta daude, herritarrak botoa zeini dagokion erabakita edo erabakitzeko bidean, ikerketa zentroak estatistikak argitaratuz eta hedabideak gobernua eratzeko zein akordio lortuko diren aurreikusi nahirik.

Zuk ere iritzia eman nahi al duzu? Zer gertatuko da hauteskundeetan? Nola banatuko dira jokoan dauden jarlekuak? Parte hartu antolatu dugun porra bikoitzean (Arabako Batzar Nagusietako emaitzak batetik, eta Gasteizko Udalekoak bestetik) eta irabaz ezazu jokoan dagoen saria.

 

Asmatu Arabako Batzar Nagusietako emaitzen hauteskunde porra eta irabazi Nafarroako Erriberak emandako produktuekin osatutako Errigoraren saski bat.

Gasteizko Udalean ordezkaritza izango duten 27 zinegotzien banaketa nolakoa izango den asmatu beharko duzu. Asmatu Udaleko emaitzak eta irabazi Parral tabernan bi pertsonarentzako bazkaria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide