Aurten Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Kultura ildoak Basa Zikloa aurkezten du lehen aldiz. Udaberrian zehar kulturgintzaren bizigarritzerako sortu duen ikerketa eta sorkuntza ziklo berria. Apiriletik ekainera gertatuko den zikloa. Egitaraua: 10:30, permakulturaren etikak eta printzipioak ezagutuko ditugu Delikan; 12:30, Gorputza eta Paisaia. Behaketaren prosezua. Paseotxoa Santa Agedera; 14:00, ospakizuna eta agurra: Bazkaria Delikako txokoan; 17:00, Ainhoa Apeztegia eta Garazi Idirinen egonaldietako sorkuntzen Saioa Irekia;18:30, Formol Laborategiaren 'Heriotzak Eduardo du izena' antzezlana. Informazio gehiago
Prestatu naturan bertan abentura bat egiteko, Lezeko kobazulo mitikora doan bidea jarraituz. Informazio gehiago
'Maracuda' haurrentzako pelikula. Maracudak, buruzagi tribal errespetatu baten semeak, abentura misteriotsua biziko du baso batean. Informazio gehiago
Hilabetero bezala, IGANDEAK JAI, familia giroa euskaraz! programarekin gatoz berriro ere. Betiko moduan, ikuskizun paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu, oraingoan Nai Malabaristaren eskutik: “Tik-Tak. Denbora!”. Ikuskizunaren ostean, gainera, eskulan polit bat egiteko aukera ere izango dugu familian elkarrekin gozatzeko. Informazio gehiago
Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan zehar, sintetizagailu-, gitarra- eta teklatu-soinuek emango diote giroa aretoari, eta emozio-paleta zabal bateko puntu batetik bestera eramango gaituzte. Informazio gehiago
| Uztaila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||