Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako seme-alaben guraso euskaldunentzako tailerra. Ikastaroa bi egunetakoa da: ipuinen eta jolasen bidez euskara nola sustatu ikasiko dugu. Informazio gehiago
HIZLARIAK: Kattalin Miner eta Iñi Etxezarreta. Eihera kooperatiba. MODERATZAILEA: Txiki Estívariz, irakaslea eta aktibista transfeminista. Informazio gehiago
Poemak eta bertsoak tartekatuko dira. Mota guztietako publikoarentzat, baina bereziki gazteentzat. Ekitaldia Poetak Maiatzean, IAK eta Arabako Bertsozale Elkartearen elkarlanari esker antolatu da. Informazio gehiago
“Gernikako boskote bat gara eta euskarazko hitzak, doinu indartsuak eta ahots femeninoa elkartzen ditugu".