Zabaliburuko laugarren edizioan Zabaliburu Saria banatzen hasiko gara literaturaren munduko pertsonak eskertu asmoz. Lehenengo Zabaliburu saria Patxi Zubizarreta idazleak jasoko dugu gure omenaldi eta eskertzarekin batera. Otu zaigun modurik onena bere liburuak ahozgora eta elkarrekin irakurtzea izan da eta horretaz arduratuko dira Zabalgana LHIko 5. mailako ikasleak.
Txoborro magoa, jolasak, aurpegi margoketa, potejira musikatua...
Foley teknika zineman soinuak birsortzean datza. Imajinatu, adibidez, zaldi baten pausoak kamera geldoan. Soinu hori irudiarekin batera erregistratu zela uste duzu? Inola ere ez. Litekeena da zaldiaren kaskoen benetako soinua ere ez izatea, baizik eta foley artist soinua. Izen-emateak martxoaren 14tik aurrera hemen. Informazio gehiago
Katixa Agirre idazlearen 'Amek ez dute' eleberria izango dute solasgai Lautadako Irakurzale Klubean. Informazio gehiago
'Laborategi zoroa' haurrentzako antzerkia, Ane Curie eta Alboka Einstein pertsonaiekin. 5 urtetik aurrera.
Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun talde batekin zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaltzeko prest? Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako. 7-10 urtekoentzat
Buztinezko irudiak modelatu nahi dituzu? Etorri zure pieza egitera (katilua, kaikua, loreontzia...) eta apaindu ezazu! gero etxera eraman ahalko duzu zure artelana. Informazio gehiago
Frankenstein liburuan, galdera horien inguruan idatzi zuen Mary Shelleyk, duela 200 urte pasatxo. Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eta Petti musikariak tripak atera dizkiote liburuari. Informazio gehiago
Gorbeiako Parke Naturalean ditugun urlehortar-espezieak ezagutarazteko gaueko jarduera. Gidaritza: Aranzadi Zientzia Elkartea eta Gorbeiako Parke Naturala. Informazio gehiago
Su Berri Gazte Asanbladak antolatuta, kale kontzertuak egingo dituzte Biarritz tabernako kantoian.
Dolumin Barikuaren azoka handia ospatuko dute; eta horren bueltan dantzaldia izango da Zirkinik bez taldearekin. Informazio gehiago
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |