Manu Bendala bertsolariak aurkeztuko du Herrialde Katalanetako, Galizia eta Euskal Herriko ahozko inprobisatzaileen arteko topaketa hau, iazko lehen edizioaren ondoren EHUn egingo den bigarrena: Núria Casals, Nuria Penas eta Maddi Agirrek hiru herriri ahotsa jarriko diete hiru hizkuntzatan, erritmo eta gai partekatuen gainean kantatuko dutenak. Aner Peritzek gitarrarekin lagunduko du eta Miren Uriartek trikitixarekin.
Ikuspegi praktikoa duen tailer honetan, bilerak diseinatzen eta errazten ikasiko dugu. Informazio gehiago
Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da Eusferaren helburua. Denok elkarrekin parte hartzeko guneak dira EUSPAZIOAK. Informazio gehiago
Familiartean euskaraz jolasteko jarduera berri bat. Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako umeak dituzten familientzat. Umeak heldu batekin etorri behar dira. Izen emateko: labur.eus/ZetParkeak. ZET Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta.
1956an estreinatu zen Hazparnen seguruenik euskaraz eginiko lehen dokumentala izandakoa. Ibilbide labur eta bitxi baten ondoren, galdu egin zen dokumental haren arrastoa. 50 urte baino gehiago igaro ondotik, ikertzaile batek gelditzen ziren informazio apurrak berreskuratzeari ekin zion, istorio hori osatzeko. Emaitza, film honetan ikusgai. Informazio gehiago