Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da Eusferaren helburua. Denok elkarrekin parte hartzeko guneak dira EUSPAZIOAK. Informazio gehiago
Judimendikoak auzo elkarteko Euskara batzordeak antolatuta. Jolasa eta kultura uztartzen dituzten tailerrak. Familia jarduera da. Txepetxa Elkarteko kideen eskutik, txorientzako habia kutxak eraikiko ditugu, gure inguruan habia hauek erabili ohi dituzten hegazti espezieak ezagutu eta habia kutxak ezartzearen garrantziaz hitz egingo dugu. Behin habia kutxak eraikita hauetako batzuk inguruko eremuetan jarriko ditugu.
Lautadako bertso topaketa. 14 urte arte. Idatzizkoak eta bapatekoak. Informazio gehiago
Sexualitatea eta harremanak ikuspegi gaurkotu, kritiko eta errespetuzkotik aztertzea helburu du lantegiak. Sare sozialen eta pornografiaren eraginak maitasunari eta harremanei buruz dugun iritzian nola eragiten duten aztertuko dugu. Informazio gehiago
Batbatean jaialdia maiatzaren 15ean eta 16an egingo da Gasteizen, eta musika panoramaren barruan nabarmentzen diren hitzordu berrietako bat izango da. Informazio gehiago
Mendi Tour biraren barruan, 'Izarren zaunka' dokumentala aurkeztuko du Nagore Ezeizak, beste dokumental batzuekin batera. Informazio gehiago
Dokumental hau ahanzturaren eta mitoen aurkako antidotoa da, eta bidegabeki ehizatu izan ziren orduko haien memoria eta duintasuna berreskuratzeko lanabes.
Puzgarri lasterketak eta uretako olinpiadak. Informazio gehiago