Ane Albisu ikerlari eta diseinatzaileak baserritar jantziaren historiaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Halaber, ondoren egingo den jostun tailerrerako bere proposamenak partekatuko ditu.
10:00-11: 00 Haurrentzako ikuskizuna TOR eta TX0BORRO magoekin. 11:00-12: 30 Kirola Jokoan, Badaiotz euskal kirol elkartearen eskutik (oharra: ekintza hau Plaza Barrian izango da). 11:00-12: 30 Umeentzako ekintzak Kimuak elkartearekin. 12:30-13: 00 Zumba Dantza gidatua, Judimendiko ZUmba Herrikoia taldetik. 13:00-14: 00 Bertso-saioa Arabako Bertsozale Elkartearekin. 14:00-15: 00 Kalejira, Gasteiz Kantuz taldearekin. 15:00-16: 00 Kalejira, Dirty Durum Brass Band musika taldearekin. 16:00-17: 00 Patata Minak antzerki ikuskizuna, Ane Gebararen eta Aitor Vinagreten eskutik. 17:00-18: 30 Joko lehiatua hiriko euskaltegien eskutik. 18:30-19: 30 Belarriprest bakarrizketa, Amaia Bonorekin. 19:30-20: 00 Gasteizko Euskalgintzaren Arnasa ekitaldia. 20:00-21: 15 Pasadena taldearen kontzertua. 21:15-22: 00 Annekdotas &lagunen open mic kontzertua.
Urriaren 11tik azaroaren 9ra bitarte, 4 tailer ireki antolatu ditu Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak eskualdean barrena. Saio guztiak doakoak izango dira, baina labur.eus/tailerbiziak2024 helbidean eman beharko da izena.
8 eta 14 urte bitartekoak, heldu bat lagun dutela. Emailea: Virginia Garcia - Aranzadi Zientzia Elkartea. Lantegi honetan konstelazioak zer diren ikasiko dugu.
Tailer honetan zumegintzaren inguruko oinarriak landu eta praktikan jarriko dituzte. Egitaraua osorik: Iruraiz-Gaunako Udala.
Liburuak trukatzeko XIV. azokan.
Lourdes Imazek idatzi du antzerkia eta 21 herritarrek osatzen duten Historia Oroituz Antzerki Elkarteak antzeztuko du.
Kontzertu honetan Egin leku! Musikari hasiberrientzako plaza deialdian aukeratutako bi taldek parte hartuko dute, Zuga Gernikako bakarlaria, eta Bermeotik datorkigun Aizoo taldea. Hauetaz gain, 2021ean deialdian parte hartu zuen Ihana Iriondo musikari gasteiztarra ere gonbidatu dugu kontzertu berezi honetan parte hartzeko.
Alargun Beltzak taldearekin erromeria. Egitaraua osorik: Zuiako Udala.
Jaialdia Nafarroa eta Arabako lagun talde batek antolatzen du, Folkirrika elkartearen parte direnak. Haien helburua da hiru egunetan zehar musika, dantza eta ikasketaren inguruan disfrutatzeko espazioak eskaintzea. Larunbatean, besteak beste, jauzien lantegia (11:00), fandango eta arin-arin hastapena (12:45) izango dira. 'Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko. Dantzatzen duen herria gara? hitzaldia izango da 15:45ean; eta 'Albokaren T(r)adizioa(k) hitzaldi musikatua, 19.00etan. Itsasuko soinulariak taldearen kontzertua izango da, 21:00etan. Informazio gehiago: folkirrika