Jaialdia Nafarroa eta Arabako lagun talde batek antolatzen du, Folkirrika elkartearen parte direnak. Haien helburua da hiru egunetan zehar musika, dantza eta ikasketaren inguruan disfrutatzeko espazioak eskaintzea.
Larunbatean, besteak beste, jauzien lantegia (11:00), fandango eta arin-arin hastapena (12:45) izango dira. 'Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko. Dantzatzen duen herria gara? hitzaldia izango da 15:45ean; eta 'Albokaren T(r)adizioa(k) hitzaldi musikatua, 19.00etan. Itsasuko soinulariak taldearen kontzertua izango da, 21:00etan.
Informazio gehiago: folkirrika
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.