Bisita gidatuak euskaraz, ostegunero, 19:00etan. Erakusketa honek binilozko diskoen ehun azal baino gehiago biltzen ditu, lehen eta bigarren belaunaldiko euskal kantagintza berriaren lehen 30 urteak, 1960tik 1990ra bitartekoak. Garai nahasi batean erraztasun baino oztopo gehiagorekin moldatu behar izan zuten pertsonak eta taldeak.
Musika eskolaren emanaldien artean, Xabier Zeberioren eta Arineketan bikotearen arteko elkarlana.