ZTIAM erronkak tailerra Elhuyar Fundazioarekin batera antolatutako eta diseinatutako tailer tematikoak dira. Orotara 4 saio iraungo duen tailerra da. Saio bakoitzean erronka bati egin behar diote aurre 15 parte-hartzaileetako talde itxia izango da 10-12 urte arteko umeei egongo da zuzenduta. Parte-hartzaileek tailerrean lantzen den gaiarekin erlazionatutako erronka bat gainditu beharko du egun bakoitzean ZTIAM metodologian profesionala den hezitzaile baten azalpenak jarraituz. Lehen saioan Zientziari (Z) lotutako erronka bat burutu beharko dute.
Gonbidatuak: Garazi Arrula Ruiz eta Iñigo Astiz.
Lantegi honetan, euskaraz idatzitako edo euskarara ekarritako literaturara hurbilduko gara, ikuspegi feminista batekin, emakumeak nahiz gizonak inplikatzeari begira, berdintasuna sustatuko duen autokontzientzia sortzeko asmoz. Saioetan, hainbat literatur testu aztertuko ditugu (trama, edukiak, adierazpideak, pertsonaiak eta abar). Erdigunean, emakumeak: emakumeak eta emakumeek idaztean nahita edo nahi gabe erabiltzen duten agenda. Koordinatzailea: Gema Lasarte Leonet. Informazioa eta izen-emateak:• 010• Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak• www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista