Zabalgana Euskara Taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Arimen Gaua dela eta. Lantegiak egingo dituzte auzoko eskoletan, 16:30ean. 18:00etan Mitxel Elortza ipuin kontalariarekin saioa izango da Gurutze Gorriaren plazan. Ordu erdi beranduago, eske kantuan aterako dira familiak eta umeak.
Aurpegi margoketa eta eskulan tailerrarekin hasiko ditute Gaba Baltzeko ospakizunak. Ostean, ipuin kontalaria, kalejira beldurgarria eta musika izango dira. Egitaraua osorik: Aramaioko Udala.
Carmen Domech kontalariaren eskutik. Txotxongiloak eta ahozko narrazioa dituen ipuin kontaketa, galegoz eta euskaraz. 'Kontatzen duten emakumeak' nazioarteko topaketen barruan. Egitaraua osorik: Zigoitiko Udala
"Arimen Gaua" ospatzeko, Oihan Vegaren eskutik diskofesta antolatu da, 18:30etatik 22:00etara, Juan Urrutia plazan. 22:00etan perkusio kalejira hasiko da Physco Clown-en eskutik, eta 23:00etatik aurrera, Varro DJak plazako agertokia alaituko du.
Gau Beltza ospatzeko, hamaika jarduera prestatu dituzte. Aurpegi margoketa eta kalabazak husteko tailerra, kalejira, Legutio Kantuz herrikoia, amesgaiztoak sutara eta edabe magikoa.